Tag

hh
Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak, norberarentzako denbora… orekatzeko ahalegina ez da erreza eta etengabeko asegabetasunaren iturri izan ohi da. Zentzu honetan familien beharrei erantzuteko, Lauaxetak txikientzako zerbitzu bereziak ditu gaur egun. Haur Hezkuntzako ikasleen familiek, seme alaben zaintzaren eta lanaren arteko kontziliazioa errezteko, umeen zaintzara eta arlo soziohezitzaile informalera bideratutako aukerako Zerbitzu Bereziak...
Sakondu
Atzo, Bigarren Hezkuntzako (DBH) irakasleak Haur Hezkuntzako irakasleen hezitzaile bihurtu ziren, gure haurren prestakuntza digitalean aurrerapauso bat emateko. Ekimen honen helburu nagusia datorren ikasturtetik aurrera pentsamendu konputazionala txikienei eramatea da. Gaur egun, gure ikasleak Lehen Hezkuntzatik hasten dira gaitasun hori aztertzen, baina orain 4 urtetik aurrera hasi nahi dugu lantzen Haur Hezkuntzan. Nola egingo dugu?...
Sakondu
Asertibitatea besteekin harreman osasungarriak izateko trebetasuna da. Komunikatzeko eta binkuluak ezartzeko aukera ematen digu, norbera eta bestea errespetatuz. Baina, nola lagundu guraso gisa asertibitatea garatzen? Gaur arratsaldean hitzaldi bat emango dugu seme-alabei erronka berri honetan laguntzeko interesa dugun familientzat. Urte askotako lanaren eta esperientziaren ondoren, Lauaxeta Ikastolak, Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta...
Sakondu
Gaur gure txikien bizitzan funtsezkoa den gauza bati buruz hitz egin nahi dizuegu: jolas librea. Gogoratzen duzu zuk zeuk adin hori izan zenuenean eta hosto eta adaxka soilez amaigabeko istorioak eraikitzen edo asmatzen jolasten zenuenean? Ba une horiek ez ziren dibertigarriak bakarrik, benetako bizitza eskola ere baziren! 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, jolas librea...
Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are gehiago! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on!  
Sakondu
Gaitasun sozialak norberaren beharretatik haratago begiratzeko trebetasuna eskatzen du. Beste bizipen eta behar batzuk dituzten pertsonak daudela ohartuz. Egunerokoan aukera asko ditugu gure seme-alabei alderdi hori gogorarazteko, baina helburu hori lortzeko ekimenak ere abian jar ditzakegu. Jostailuen azoka solidarioaren kasuan, adibidez, haurrek bigarren eskuko jostailuak prezio sinbolikoan lortzen dituzte eta, gainera, bildutakoa kausa sozial batera...
Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...
Sakondu
Ostiralean, eguraldia gure alde egon ez arren, bageneunkan zer ospatu gurean: Euskararen eguna! Hona hemen eguneko irudi batzuk! Aurrera!  
Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat  egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik gabe,...
Sakondu
Ikasturtean zehar, ikasle nagusiagoek hainbat jarduera egiten dituzte gazteenentzat. Oraingoan Batxilergoko 2. mailako txanda izan zen eta publikoa, HH 5 urteko ikasleak. Irudien bistara, gustatu zitzaien! Bideo labur batekin utziko zaitugu.  
Sakondu
1 6 7 8 9 10 13