🏃♀️ Lauaxeta Ikastolan egun berezia bizi izan dugu 4 eta 5 urteko ikasleen Kirol Planaren erakustaldiarekin. Jarduera honetan, benetako protagonistak gela horietako txikiak izan dira, familiei ikasturtean zehar landutakoaren lagin txiki bat erakutsiz. Saioan zehar, ikasleek mugimendu, koordinazio eta jolas dinamika ezberdinak egin dituzte. Jarduera guztiak adin honetako haurren garapenari egokituta daude, eta helburua da kirola...Sakondu
🔬✨ Joan den ostiralean Lauaxeta Ikastolan STEM Eguna ospatu genuen, zientzia, teknologia, sormena eta ikaskuntza partekatuaren inguruko jardunaldi berezia. Egun osoan zehar, ikastola esperimentazio eta aurkikuntzarako gune bihurtu zen: esperimentu zientifikoak, erronka teknologikoak, STEM azoka, antzerkia, hitzaldiak eta proiektuen aurkezpenak izan genituen. Kasu askotan, ikasleek eurek azaldu zizkieten beren proiektuak beste adin batzuetako ikasleei, ikaskuntza partekatua,...Sakondu
🧸✨ Asteburu honetan 2 eta 3 urteko haur eta haien familiekin psikomotrizitate tailer ederra egin dugu 🤸♀️💛. Jolasaren eta mugimenduaren bidez, espazioa esploratu, koordinazioa landu eta konfiantza indartu dute. Alboan Psikogunearen eskutik landu dugu. Jarduera fisikoa baino gehiago izan da: elkarrekin bizitzeko, laguntzeko eta gozatzeko une berezia 🌈. Hasierako urteetatik, esperientziak eta loturak eraikitzen jarraitzen dugu...Sakondu
🎪 Lauaxeta Ikastola-n aurten Inauteri berezi-bereziak bizi izan ditugu. Aurtengo gaia LXT Zirkoa izan da, eta gure ikastola zirku handi eta ikusgarri bihurtu da 🎭✨ Ikasleek artista, malabarista, akrobata, pailazo eta pertsonaia harrigarri ugariren azalean jarri dira. Etapa bakoitzak bere mozorroak eta emanaldiak prestatu ditu ilusioz, sormenez eta elkarlanean, eta giroa kolorez, musikaz eta mugimenduz bete...Sakondu
🔬 Zientzia dibertigarria izan daiteke txiki-txikitatik. Haur Hezkuntzan Batxilergoko ikasleen eskutik esperimentuak gozatzeko, aukera izan dute. Jarduerak helburu bikoitza du: Txikientzat: kontzeptu zientifikoak jolasean eta sentsorialki ezagutzea, behatu, esperimentatu eta galderak egin, eta zientzia denontzat dela ikustea 🌈✨. Batxilergoko ikasleentzat: irakasteak eta azaltzeak euren ikaskuntza indartzen du, komunikazio eta lidergo gaitasunak garatzen ditu, eta erreferente...Sakondu
📚✨Aurreko ostiralean, Lauaxetan komunitatean bizitzen diren une berezi horietako bat izan genuen. 200 familiekin baino gehiagorekin batera, KulturLaben Amelie ipuin-kontalariaren “Itsas bazterreko ipuinak” saio magikoa gozatu genuen. Ipuin bat entzutea abentura txiki bat da beti: irudimena pizten du, hunkitu egiten gaitu eta elkarrekin gozatzera gonbidatzen gaitu. Hala izan zen berriro ere. Istorioen artean, irribarreak, begirada...Sakondu
🎃 Gaur Lauaxeta Ikastolan Arimen Gaua ospatu dugu, gure kulturan sustrairik sakonenak dituen jaia, eta Halloweenetik harago, esanahi berezia eta propioa duena Euskal Herrian. 🌙 Kalabazak eta mozorroak iritsi aurretik ere, gure herrietan kandela eta kalabaza hustuak pizten ziren arimak gidatzeko; abesti tradizionalak kantatzen ziren eta haurrek etxez etxe gozokiak eskatzen zituzten, gaur egun ezagutzen dugunaren...Sakondu
📚✨ Lauaxeta Ikastolan esperientzia berezi bat ospatu dugu: Haur Literaturaren Azoka, gure KulturLab espazioan, euskarazko irakurzaletasuna eta sormena sustatzeko helburuarekin. Egun hauetan zehar, ikasleek irudimenez eta parte-hartzez beteriko jardueraz gozatu dute: Ipuin musikatu bat, non munduko hainbat txokotako pertsonaiek bizia hartu zuten haur eta haur txikien ilusioari esker. Antzezlan bat, literaturaren mundura hurbiltzeko modu dibertigarri eta...Sakondu
🐰 🌿 Lauaxeta Ikastola handia da. Oso handia. Biziz betetako pasabideak, haur, nerabe eta nagusien ahotsak eta egunez egun hazten diren proiektuak. Baina espazio guztien artean, badago gela oso berezi bat: urtebeteko haurrena. Txikiak tamainaz, bai, baina jakintza-gosez eta mundua ezagutzeko grinez beterikoak. 💚 Horregatik, ikastola handia izan arren eta haiek oraindik pauso txikiak eman...Sakondu
✨Asteburua iristear dago! Une aproposa da deskonektatzeko, alabekin eta semeekin… baina sarritan ez dakigu zer egin. Horregatik, prestatu dugu proposamen sorta bat, entretenitzeaz gain aberasgarria ere izango dena. 🎯 Zer aurkituko duzu hemen? Inguruneaz gozatzeko irteerak eta ibilbideak. Gure begirada zabaltzen laguntzen duten kultura-esperientziak. Ikasleek ikasgelan landutakoarekin lotura duten jarduerak. Hezkuntza-etapa bakoitzera egokitutako aukerak, neska...Sakondu