Gaur Jolasbizin murgilduko gara, 4 eta 5 urteko haurren eskolaz kanpoko jarduera. Ekimen hau gure haurren mugimen-gaitasunen garapena jolasaren eta dibertimenduaren bidez sustatzeko diseinatuta dago. Gure esploratzaile txikientzako aurkikuntzak eta ikaskuntza. Jolas eta jarduera ugariren bidez, gure haurrek funtsezko trebetasun motorrak garatzeko aukera dute, hala nola koordinazioa, oreka, trebetasuna eta indarra. Jolasbizin parte hartzearen onurak...Sakondu
“Santa Ageda bezpera dugu… Euskal Herriko eguna. Etxe honetan zorion hutsa betiko euko al dabe. ” Urtero Santa Ageda bezperan abesten den abestiak dioen bezala familietan zoriontasuna patu nahi dizuegu. Gaur bertan 4 urteko ikasleek abestu digute Lauaxetan eta haien partez zoriontasuna opa dizuegu etxe eta familia guztioi. Gaurko artisten bideoarekin utziko zaituztegu. Ongi izan...Sakondu
Gaur, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek San Blas eguna aprobetxatu dute gure tradizioak eta kultura pixka bat gehiago ezagutzeko eta, bide batez, burua ez ezik urdaila ere elikatzeko, egunerako sukaldean propio prestatu dituzten gozokiak dastatuz. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu. Eskerrik asko sukaldariei!Sakondu
Leku berri batera iristen garenean, anfitrioi bat izateak lasaitu egiten gaitu. Eskutik eramango gaituen norbait. Ezagutzen ez dugun leku horretan orientatzen laguntzen digun pertsona bat. Ingurunearekin ohitzen laguntzen diguna. Gure integrazioa errazten dueña, pertsona berriak aurkezten dizkiguna eta loturak ezartzen laguntzen diguna. Gainera, 80 zentimetro baino gutxiagoko altuera duen eta bizitzan esperientzia gutxi duen norbaiten...Sakondu
Kontziliazioa edo seme-alaben zaintza, familia, lana, lagunak, norberarentzako denbora… orekatzeko ahalegina ez da erreza eta etengabeko asegabetasunaren iturri izan ohi da. Zentzu honetan familien beharrei erantzuteko, Lauaxetak txikientzako zerbitzu bereziak ditu gaur egun. Haur Hezkuntzako ikasleen familiek, seme alaben zaintzaren eta lanaren arteko kontziliazioa errezteko, umeen zaintzara eta arlo soziohezitzaile informalera bideratutako aukerako Zerbitzu Bereziak...Sakondu
Atzo, Bigarren Hezkuntzako (DBH) irakasleak Haur Hezkuntzako irakasleen hezitzaile bihurtu ziren, gure haurren prestakuntza digitalean aurrerapauso bat emateko. Ekimen honen helburu nagusia datorren ikasturtetik aurrera pentsamendu konputazionala txikienei eramatea da. Gaur egun, gure ikasleak Lehen Hezkuntzatik hasten dira gaitasun hori aztertzen, baina orain 4 urtetik aurrera hasi nahi dugu lantzen Haur Hezkuntzan. Nola egingo dugu?...Sakondu
Asertibitatea besteekin harreman osasungarriak izateko trebetasuna da. Komunikatzeko eta binkuluak ezartzeko aukera ematen digu, norbera eta bestea errespetatuz. Baina, nola lagundu guraso gisa asertibitatea garatzen? Gaur arratsaldean hitzaldi bat emango dugu seme-alabei erronka berri honetan laguntzeko interesa dugun familientzat. Urte askotako lanaren eta esperientziaren ondoren, Lauaxeta Ikastolak, Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta...Sakondu
Gaur gure txikien bizitzan funtsezkoa den gauza bati buruz hitz egin nahi dizuegu: jolas librea. Gogoratzen duzu zuk zeuk adin hori izan zenuenean eta hosto eta adaxka soilez amaigabeko istorioak eraikitzen edo asmatzen jolasten zenuenean? Ba une horiek ez ziren dibertigarriak bakarrik, benetako bizitza eskola ere baziren! 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat, jolas librea...Sakondu
Gurasook, gure jarrerarekin eta hitzekin, egokitzapen-aldia ahalik eta eramangarriena izan dadin lagundu dezakegu. Baina nola? Gaur arratsaldean hitzaldi bat emango dugu seme-alabei erronka berri honetan laguntzeko interesa dugun familientzat. Urte askotako lanaren eta esperientziaren ondoren, Lauaxeta Ikastolak, Angela Magaz Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktore eta prestatzaile eta aholkulariaren eskutik, hitzaldi irekia eskaintzen du honako gai...Sakondu
Joan den larunbatean txikitxoenekin eta haien familiekin elkartu ginen. Ia 800 lagun animatu zinaten Lauaxetan Ene Kantakekin abestu eta dantzatzera! Ene Kantak 2011n sortutako euskarazko haur musika taldea da. Bere asmoa musikaren bidez euskararen erabilera sustatzea da eta horretarako abesti fresko, itsaskor eta dantzagarriak osatzen dituzte. Honen erakusgarri, bideo hau uzten dizuegu. Sakondu