Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.Sakondu
Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik eta erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago Ikasparken ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gunea da. bat. Bideo batekin uzten zaituegu zuek epaitu dezazuen! Ikasturte...Sakondu
Pixkanaka-pixkanaka, ikastolako lehen astea igaro da, eta egunak aurrera joan ahala denok erritmo eta ordutegi berrietara egokitzen ari gara. Horren erakusgarri, txikienen irudiren bat uzten dizuegu, bazkalordua eta siesta momentukoa. Asteburu on guztioi! Sakondu
Ikasturte honetan ikasle txikienek gela berriak estreinatu eta gozatu ahal izan dituzte. Egindako obren barne, espazioak HHko proiektu pedagogikora egokitu ditugu, ingurune eroso eta gardenagoa lortuz eta gelak Ikaspark jolasteko guneagaz zuzen-zuzenean lotuz. Obra hauek Lauaxeta Campus planaren barne garatu ditugu eta aipatutakoez gain, ondokoak ere garatu dira: Idazkaritzako eta harrerako sarrera berriztapena Eguzki-plaka berriak...Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu
Askotan, blog honetan familian kalitatezko denbora igarotzearen garrantzia aipatzen dugu. Txangoak, museoetara bisitak, eskulanak eta, zergatik ez, esperimentuak egitea. Aste honetan batxilergoko ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleekin Lauaxetan ospatutako zientziaren eguna dela eta ikastolan egindako esperimentuak ekartzen dizkizuegu. Esperimentu horiek ikasleek eurak Bildu dituzte, eta zuen seme-alabekin egin ditzakezue. Esperimentu horien bidez, konturatu gabe, ikasgai horien...Sakondu
Ondo pasatzen dugun bitartean zerbait ikasten dugunean, emozioak ikasten dugun horretan inplikatzen ditugu, eta horrek errazago barneratzen laguntzen digu, eta, gainera, gozatu egiten dugu ikasten dugun bitartean. Hori da Pi Egunaren kasuan, gaur Lauaxetan ospatzen duguna, matematika lantzeko eta ikasleei hori egiteaz gain, haren garrantzia ikusarazteko asmoarekin. DBHko ikasleek erronka batzuk dituzte aurretik, erronka matematikoagoetatik...Sakondu
Aurreko egunetan elikagaien bilketa solidarioa garatu dugu. Ekimena ikastolako 2030 Agenda taldearen eskutik gauzatu da eta Bizkaiko Elikagai Bankuarentzat izango da. Eskerrik asko parte hartu duzuen familia eta ikasle guztiei! Zuen laguntzari esker, 605 kg elikagai bildu ditugu!Sakondu
Badatoz Aste Santuko oporrak gure seme-alabentzat, baina ez helduontzat, eta horrek erritmo desberdinak eta ohiko errutinatik aparteko zailtasunak sortzen ditu. Nola kontziliatu? Haurrarentzako balio erantsia duen eta zure betebeharrekin jarraitzeko aukera emango dizun proposamen bat nahi? ASTE SANTUKO ZAINTZA ZERBITZUA (2 urtetik 5 urtetara) Apirilaren 11tik 14ra, 7:30etatik 16:30etara Ez dago garraio zerbitzurik Jantokia barne...Sakondu