Ikastolan gertatzen denari leihoak irekiz, oraingoan zuekin partekatu nahi dugu Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleen jardunaldian gertatu den zerbait: emozioen eta teknologiaren munduan sartu direla. Sasoia, Lauaxeta Ikastolan hemen izugarri baloratzen dugun elkarlanaren eskutik egin dute. Badakigu etapa hau zirraragarria eta aurkikuntzaz betea dela, baina, era berean, uste dugu erronkekin ere etor daitekeela, batez ere...Sakondu
Oraingo honetan saskibaloiaz ari gara, izan ere, egun hauetan, Lehen eta Haur Hezkuntzako ikasleek Bilbao Basketek gidatutako entrenamendu saio batzuk probatzeko aukera dute. Lauaxetan antolatu ditugun jardunaldi bereziak dira, eskolaz kanpoko saskibaloian parte hartu nahi duten ala ez erabakitzeko, saio bat ikusteko eta probatzeko aukera izan dezaten. Saskibaloian bezala, eskolaz kanpoko beste batzuetan ere aliantzak...Sakondu
Oraingoan Lauaxetako LXT futbola LH4ko taldeko futbolari batzuek Athleticeko jokalariengandik gertuago sentitzeko aukera izan dute. Lezama denontzat programaren barnean, Lezamako instalazioetara hurbildu ziren, jokalarien aldageletan egon ziren eta Athletic Fundazioarekin hitzartutako kluben arteko barne txapelketa batean parte hartu zuten. Aurrera!Sakondu
Familia eta etxe baten atzekaldean hainbat lan eta zeregin daude. Batzuetan, ikusten ez diran zereginak: oharkabean pasatzen direnak, baina, neurri handi batean egunaren amaieran dugun gainkargaren arrazoia eta esku artean dugun zeregin garrantzitsuarenganako dugun konpromisuaren ebidentzia dira. Gure seme-alaben hezkuntzan ere gertatzen zaigu, nahiz eta batzuek ez diran ohartzen egiten dugun guztiaren dimentsioaz, zatirik ikusgarri...Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are gehiago! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on! Sakondu
Gaitasun sozialak norberaren beharretatik haratago begiratzeko trebetasuna eskatzen du. Beste bizipen eta behar batzuk dituzten pertsonak daudela ohartuz. Egunerokoan aukera asko ditugu gure seme-alabei alderdi hori gogorarazteko, baina helburu hori lortzeko ekimenak ere abian jar ditzakegu. Jostailuen azoka solidarioaren kasuan, adibidez, haurrek bigarren eskuko jostailuak prezio sinbolikoan lortzen dituzte eta, gainera, bildutakoa kausa sozial batera...Sakondu
Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun esberdin bat izan zuten, ikasgelatik kanpo, baina ikasketaz beteta. Itsasmuseumera bisita, Bilbotik ibilbidetxoa eraikin eta eskultura esanguratsuenak ezagutzeko eta Gabonetako jaiotzak ikustea. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu.Sakondu
Gaurkoa egun berezia izan da Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleentzat, eurena ez den errealitate batera hurbildu ahal izan baitira. Hau da, bizitza osoa aurretik eta gogo, proiektu eta ilusio handia duten 11 urteko gazteen larrutik atera eta une batez adinekoen eta mendekotasun-egoeran daudenen larruan jarri ahal izan dira, haien errealitatea eta egunerokotasuna ulertzeko. Igurco Orue...Sakondu
Gutun lehiaketa eta Konekta 4. Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Aste honetan sari banaketa izan da. Zorionak a Nora Nuñez, Laia Artetxe, Klaudia Gonzalez, Madalen Ibarretxe, Kiara Baz, Enara Villaverde, Andoni Ciudad Real, Peio Mimentza, Markel Martín, Amets Carrasco, Irene Uribe, Ager Izaola eta Jon Etxebarria!Sakondu