Obren eta espazioen azken fina da horiek erabilgarriak izatea eta sortu ziren helburuari erantzutea, ikuspegi pedagogikotik eta erabiltzaileen gozamenetik. Ikasleentzat, familientzat edo ikasle ohientzat baliagarriak izatea. Eta ez dago Ikasparken ikasle batzuen aurpegiak ikustea bezelakorik. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako lehen zikloko ikasleentzako parke bihurtutako gunea da. bat. Bideo batekin uzten zaituegu zuek epaitu dezazuen! Ikasturte...Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!Sakondu
Egunak aurrera doaz eta, azkenik, iritsi zen Lizarra eta Eginoko kanpamentuak ere amaitu ziren eguna, eta horrekin batera, gure seme-alabekin elkartzeko eguna! Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!Sakondu
Lehenengo baratzea izan zen, gero oiloak, eta atzotik arrainak ere baditugu gure aintzira txikian! Kometa-arrainak dira, 10 cm-raino irits daitezkeenak eta 10 urtera arte bizi daitezkeenak. Hemendik, Laia gunean bisitatzera gonbidatzen zaituztegu. Hori bai, ondo elikatuta daude, eta, beraz, mesedez, ez iezaiezue jaten eman. Bideo labur batekin izten zaituztegu.Sakondu
Gure baratzea ekologikoa da, eta gure oilategia ere bai; izan ere, gure oiloak eta etorkizunean etor daitezkeen beste hegazti batzuk nahi bezala ibiltzen dira aire zabalean. Horregatik, Luma Alai izen aproposa da haien etxearentzat, ez duzu uste? Arrautzak biltzeko gure errutinaren bideo txiki batekin utziko zaitugu.Sakondu
Edozein arazo edo egoeraren aurrean, ikuspegi jakin bati eusten diogu, baina besteen lekuan jartzeak lagundu egiten digu, zalantzarik gabe, haiek ulertzen eta aurrean dugun egoeraren ikuspegi orokorragoa eta, ziur aski, bidezkoagoa izaten. Zer irudituko litzaizuke errealitate birtualeko betaurreko batzuk edukitzea, beste pertsonen posizioan jartzen lagunduko dizutenak, haiek eta egoera bera hobeto ulertzeko? Lauaxeta Ikastolak eta...Sakondu
Ikasturtea amaitzear dago, eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, irailean, beste etapa bati ekingo diote, hainbat aldaketa barne: gelakideak, eraikina, irakasleak, …. Horregatik, oporren aurretik ideia ona iruditzen zitzaigun elkarrekin asteburu bat proposatzea. Barrian izan da eta esperientzia oso positiboa izan da. Argazkiak ikustea besterik ez. Besrakada bana!Sakondu
Blog honen bidez, asko azpimarratzen dugu gure ikasleen eta seme-alaben garapenean, ikastolan eman dituzten 16 urteetan zehar, bidea partekatzearen garrantzia. Indarrak batzearen eta ekarpen positiboa egitearen garrantzia. Horrela da haien heziketan, eta horrela egiten dugu, hitzez hitz, bidea, Lauaxetatik aldian-aldian antolatzen ditugun familia-irteerekin gertatzen denean. Oraingoan, atzo bertan, Urkiolara. Ia 200 pertsona! Eskerrik asko etortzegatik!...Sakondu
Atzokoan jai giroan izan genuen gurean. Inun ikasle ohia eta bertsolaritza taldekoen eskutik. Euskaraz mintzatuz, abestuz eta ospatuz aritu ginen! Sakondu