Gaur egun, Lehen Hezkuntzako batuketen mundu zirraragarrian murgiltzen gara, eta hori esaten dugu, helburua ez delako soilik batzen ikastea, baizik eta ikaskuntza zirraragarria izatea. Horretarako, prozesuan funtsezko hiru ideia nabarmentzen saiatzen gara: Lehenik eta behin, hitz egin dezagun funtsezko zerbaiti buruz: elkarrekin ikastea. Bai, lankidetzaz ari gara.Batuketak askoz errazago bihurtzen dira taldean lan egiten dugunean....Sakondu
Oraingoan Lehen Hezkuntzako haurrak gonbidatu ditugu eraikin historikoak plastilinaz modelatzera. Izan ere, batzuetan, esperientzia baliotsuenak testuliburuetatik kanpo eta ikaskuntza sortzaile eta praktikoko ingurune batean garatzen dira. Esperientzia horietako bat plastilina erabiliz eraikin historikoen erreplikak sortzea da. Eiffel Dorrea, Guggenheim Museoa, Pisako Dorrea edo “Puppy” bezalako monumentu ikonikoak modelatzean, trebetasun eta ezagutza ugari eskura ditzakete, arte-...Sakondu
Maite dugun pertsona bat galtzea bizitzan aurrez aurre izan dezakegun esperientziarik zail eta mingarrienetako bat da. Gure seme-alabei ulertzen eta jasaten laguntzea dagokigun heinean, garrantzitsua da gai horri arretaz eta sentsibilitatez heltzea. Horreagtik, ideia batzuk eskaini nahi dizkizugu: Haurrekin heriotzari buruz hitz egiteko aholkuak: Izan zintzoa eta zuzena: Funtsezkoa da haurrekin zintzoa izatea, baina informazioa...Sakondu
Hezkuntza emozionala funtsezko gaia da gure seme-alaben prestakuntzan. Lehen hezkuntzan, haurrak emozio-aukera zabala esperimentatzen hasten dira, eta une horretan ezar ditzakegu etorkizuneko adikzioak prebenitzeko oinarriak, alkohola, tabakoa edo teknologiak bezalako substantziei dagokienez. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan gai horri helduko diogu, hain zuzen ere. Ohiturak neurtzeko inkesta anonimo baten bidez eta gai horri buruzko...Sakondu
Gure ikasle eta seme-alaben garapenean ezinbestekoa da sexu arloan ere haiek heztea eta batzuetan guraso edo irakasleak ez gara horretan aditua. Horregatik, dakienarengana jo dugu. Helburua? Gure seme-alaba eta ikasleak, aurreiritziak eta gizartearen mezu nahasgarriak alde batera utzita, arlo honetan ere heztea. Aste honetan, LH 5. Eta LH 6.ekoen txanda izan da. Gaiak: Tratu onetarako...Sakondu
Guztiok ditugu beldurrak eta batzuetan gure bizitza baldintzatzen digute. Gaur bezalako egun batean, beldurra ematen duten munstroen egunean, aukera aprobetxatu nahi izan dugu zerbait positibo bihurtzeko. Horregatik, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek beldurra ematen dien zerbait pentsatu dute eta gure su txikian erre dute. Eta gauza bera egiten baduzu? Aurrera!Sakondu
Gaur, Lehen Hezkuntzako gure ikasleek dagoeneko tradizio bihurtu dutena partekatu nahi dizuegu: urriko azken asteleheneko Azoka! Ez da Gernikakoa bezain ugaria eta hornitua, baina ikasleek gozatu eta ikasi egiten dute, eta pozik daude! Urriko azken astelehenero, gogotsu biltzen dira azoka berezi hau egiteko, non gure eskolako baratzeko produktuak salgai jartzen dituzten. Ekitaldi hau porru, kalabaza...Sakondu
Larunbat honetan hasiera ofiziala eman genion Kirol Egunean parte hartzen dutenen eskola kirolari: futbola eta saskibaloia. Eguzkia, kirola eta familia, dena batean. Eta egun eta ordu berean Haur eta Lehen Hezkuntzako familia eta haurrekin Astelehentxutxu ospatzen ari ginela kontuan hartuta, ikastolan giro ederra izan genuen!Sakondu
Untxiak, ahuntzak, eskola-baratza, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturan eta familia-giroan. Itxura ona du, ezta? Horrela izan zen. Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolan, Astelehentxutxu eguneko argazki batzuekin eta bideo batekin utziko zaitugu, zuk zeuk ikus dezazun zelako giro ona izan genuen! Egun ona izan!Sakondu
Ahotsenea deitu diogu, LHkoen ahotsari, izaerari eta lagunekin partekatu nahi duten horri eskaini diogun gunea. Gaurkoan Iker eta Markelek abesti ederra abestu digute, Bizitzaren musika. Abestiak esaten duen bezala doinuz jantzi ditzagun hitzak. Gurea da giltza! Zuzenekoan egotea berdina ez den arren, behean partekatzen dizuegu Markel eta Ikerren bideoa. Ziur gure ikasle ohi, abeslari eta...Sakondu