Gaur, Lehen Hezkuntzako gure ikasleek dagoeneko tradizio bihurtu dutena partekatu nahi dizuegu: urriko azken asteleheneko Azoka! Ez da Gernikakoa bezain ugaria eta hornitua, baina ikasleek gozatu eta ikasi egiten dute, eta pozik daude! Urriko azken astelehenero, gogotsu biltzen dira azoka berezi hau egiteko, non gure eskolako baratzeko produktuak salgai jartzen dituzten. Ekitaldi hau porru, kalabaza...Sakondu
Larunbat honetan hasiera ofiziala eman genion Kirol Egunean parte hartzen dutenen eskola kirolari: futbola eta saskibaloia. Eguzkia, kirola eta familia, dena batean. Eta egun eta ordu berean Haur eta Lehen Hezkuntzako familia eta haurrekin Astelehentxutxu ospatzen ari ginela kontuan hartuta, ikastolan giro ederra izan genuen!Sakondu
Untxiak, ahuntzak, eskola-baratza, zuhaitzak landatzea… hori guztia udazkeneko egun eguzkitsu batean, naturan eta familia-giroan. Itxura ona du, ezta? Horrela izan zen. Joan den larunbatean, Lauaxeta Ikastolan, Astelehentxutxu eguneko argazki batzuekin eta bideo batekin utziko zaitugu, zuk zeuk ikus dezazun zelako giro ona izan genuen! Egun ona izan!Sakondu
Ahotsenea deitu diogu, LHkoen ahotsari, izaerari eta lagunekin partekatu nahi duten horri eskaini diogun gunea. Gaurkoan Iker eta Markelek abesti ederra abestu digute, Bizitzaren musika. Abestiak esaten duen bezala doinuz jantzi ditzagun hitzak. Gurea da giltza! Zuzenekoan egotea berdina ez den arren, behean partekatzen dizuegu Markel eta Ikerren bideoa. Ziur gure ikasle ohi, abeslari eta...Sakondu
Irakurtzea funtsezko trebetasuna da, arrakasta akademiko eta pertsonalerako oinarriak ezartzen dituena. Zein zentzutan? Irakurketa ezagutzarako atea da: Irakurtzea da ezagutzarako atea irekitzen duen giltza da. Lehen Hezkuntzan, haurrek oinarrizko irakurketa-trebetasunak eskuratzen dituzte, modu independentean ulertu, aztertu eta ikasteko aukera ematen dietenak. Liburuak irudimenezko munduetarako leihoak dira, eta beren gogoa eta izpiritua elikatzen dituzten informazio-iturriak! Hizkuntza-trebetasunak...Sakondu
Larunbat honetan hasiko dugu ofizialki lehian arituko direnen eskola kirola: futbola eta saskibaloia, eta LXT Kirol Egunean egingo dugu. Lauaxetan izango da, 10:00etan, ekintza hauetan izena eman dutenei zuzenduta, eta haien familiei. Ekitaldiaren barne ekipazioen banaketa, partidak eta Zure Txokoa, Lauaxetak familientzat jarri duen txokoa, zuek ere indarberritu eta babesteko txokotxo bat izan dezazuen, une bat bada...Sakondu
Zapatu honetan eskola ortuko uzta jasoko dugu, ikasleek astelehenean, azken urriko azokan saldu dezaten. Etorri nahi al duzu eta bide batez Lauaxetako beste gune berri batzuk ezagutu? Horri gehituta ikastolako oiloak eta ahuntzak ezagutu ahal izango dituzu. Bai, orai ahuntzak ere izango ditugu! Eta bide batez, etorkizunean hazten ikusiko dituzun zuhaitza ere landatu ahal izango...Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...Sakondu
Kirola, natura eta familia. Osagai onak, ezta? Gainera, gure seme-alabek bidean ikasgelako lagunekin joateko aukera gehitzen badiogu, eta, bide batez, haien gurasoak ezagutzeko aukera badugu, plana osatuagoa da, ez duzu uste? Lauaxetatik antolatzen ditugun Familia mendi irteerak dira, 4 urte eta Lehen Hezkuntza bitarteko familiei zuzenduta. Natura, eguraldi ona, kirola, familia eta giro ona! Bideo...Sakondu
Naturari esker ikasi daitekeenaren beste adibide batekin gatoz. Oraingo honetan, Lauaxeta Ikastolako aintziran izan da eta ikasleek materia eta dentsitatearen inguruan ikasi dute. Zehazki esanda, materia eta materiaren propietateak ikasten ibili dira. Dentsitatea ikasi ostean, itsaspeko bat sortu dute eta horrekin, objetu baten bolumena aldatu gabe, masa aldatzea posiblea dela ikusi dute eta horrela objetu...Sakondu