Aurki gaitzazu

Tag

Primaria
Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek esperientzia berezi eta aberasgarri bat bizi izan dute: MercaBilbao bisitatu dute, Estatuko iparraldeko elikagai banaketa-gune nagusietako bat. Bisita honetan, ikasleek ikusi dute nola funtzionatzen duen handizkako merkatu batek, zein produktu heltzen diren egunero —frutak, barazkiak, arrainak, haragiak…— eta nola antolatzen den banaketa-katea elikagaiak fresko iritsi daitezen etxeetara, eskoletara...
Sakondu
Gaur, 11:15etan, LHko 1. jolasorduan, ospatu da Lehialariak Agentziak eta Kultur Labek antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa LH1 eta LH2ko ikasleei zuzenduta egon da eta helburua izan da gure liburutegiko orri-markatzaile berriak dekoratzea, liburuen maileguarekin erabiltzeko eta itzultzeko data adierazteko. Epaimahikideak Lehialariak agentziako ikasleak izan dira eta talde bakoitzeko irabazle bat aukeratu dute. Hona...
Sakondu
Aste honetan, 2. mailako ikasleek irteera didaktikoa egin dute Atxondora. Ondo pasatzeaz gain, ikasgela eta ohiko testuingurutik kanpo asko ikasten dute horrelako irteeretan. Natura bete-betean eta hain ingurune ederrean, ikasitakoa bizipenetara eramatea ederra da. 💚✨
Sakondu
Lauaxetan, liburuak eta literaturaren inguruko esperientziak ardatz dituen astea bizi izan dugu. Irakurtzea ez da bakarrik jakiteko; emozionatzeko, konektatzeko eta mundua ulertzeko modua ere bada. Horregatik, KulturLab espazioaren bidez jarduera ugariz osatu dugu astea, adin guztietako ikasleek hitzaren magia esperimentatu dezaten. 📖✨ 🤲 Azoka solidarioa: liburu batek mundua aldatu dezake Aste honetan, bigarren eskuko liburuen...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako bigarren eskuko Liburu Azoka Solidarioa benetako ikasketa izan da, eta hori guztia familiek erakutsitako parte-hartzeari esker. Zuen ekarpenari esker, 855 € bildu dira, eta diru hori guztia Mundu Bakean GKEari bideratuko zaio, justizia sozialaren, elkartasunaren eta mundu hobe baten alde lan egiten duen erakundeari 🌍❤️. Baina azoka hau dirua biltzea baino askoz gehiago izan...
Sakondu
Asteburu honetan esperientzia ahaztezina bizi izan dugu La Arboledan 🌄. Guztira 270 pertsona elkartu ginen familian naturaz, aire garbiz eta elkarrekin egoteko plazerraz gozatzeko. Jardunaldia barre, ibilaldi, paisaia zoragarri eta oroitzapen politen eguna izan zen. 🌳💚Eguraldi onak lagundu zigun eta momentu bakoitza ahalik eta gehien aprobetxatu ahal izan genuen: aire zabalean jolastu, lagun artean hitz...
Sakondu
Gaur Estatuko hainbat hiritako kale, plaza eta patioak musikaz bete dira Musikatzen 2025 ekimenari esker. COAEMek (Musika Hezkuntzako Elkarteen Konfederazioa) sustatutako jardunaldi honen helburua hezkuntza maila guztietan musika-irakaskuntzaren garrantzia aldarrikatzea da 🎓🎵 🎷 Lauaxetatik parte hartu dugu ilusioz. Gure ikasleek Musikako ikasgelan egunerokoan egiten duten lana partekatu zuten ingurukoekin. Ez zen kontzertu berezirik prestatzeko beharrik,...
Sakondu
Joan den barikuan, LH 1. mailako ikasleek ekintza berezia egin zuten ingeleseko arloan. “Do you like?” unitatearen barruan, janari osasuntsua eta ez osasuntsua landu dute, eta proiektuari amaiera emateko, beren “Healthy snack” propioa prestatu zuten! 🥗 🍓🥝  Ekintza honek aukera paregabea eman die ikasleei ikasitakoa praktikan jartzeko, ingelesa modu dibertigarri eta praktikoan erabiltzeko, eta aldi...
Sakondu
Txirringa eskolan programaren baitan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek hitzaldi bat jaso ondoren ikastolan bizikletaz ibiltzeko aukera izan dute.  Besteak beste ondokoak landu dituzte: Bide-hezkuntza: zirkulazioari, seinaleztapenari eta oinezkoekiko errespetuari buruzko ikaskuntza, bide-hezkuntzaren oinarri gisa. Balioak: elkarrizketaren, adiskidetasunaren, ulermenaren eta borondatearen balioetara hurbiltzea. Kultura: kultura zikloturismoaren eta ekologiaren bidez sustatzea, bizikletaren erabilerari esker. Kirola: ariketaren...
Sakondu
Zer dute amankomunean botilako tornado batek, kameleoi kimiko batek eta iodozko erloju batek? Ba gure pertzepzioa desafiatzen dutela eta zientzia zoragarriaren mundua arakatzera gonbidatzen gaituztela! Lauaxetan, STEM Eguna ospatzen dugu, jakin-mina pizten duten jarduerekin, pentsamendu kritikoa sustatuz eta aurkikuntza zientifiko handietara hurbilduz. 🤓🎉 Esperimentuak eta aurkikuntzak adin guztientzat Batxilergoko ikasleentzat, jardunaldiak erronka zientifiko ugari ekarri...
Sakondu
1 4 5 6 7 8 27