🌍 Nazioarteko Batxilergoaren parte izateak mundu osoan zabalduta dagoen hezkuntza-sare batean sartzea esan nahi du. Sare horretan milaka ikastetxek ikuspegi bera partekatzen dute: kalitatezko hezkuntza eskaintzea, mundura irekia eta gaur egungo erronka handiekin konektatua.
IB mapan egoteak aukera ematen digu beste herrialdeetako ikastetxeekin harremanak sortzeko, esperientzia pedagogikoak partekatzeko eta gure ikasleentzat ikaskuntza aukera berriak zabaltzeko. Aldi berean, gure nortasuna eta gure hizkuntza eta kulturarekiko konpromisoa mantentzen ditugu.
Izan ere, posible da nazioarteko hezkuntza-sare baten parte izatea, ikuspegi globalarekin ikastea eta euskaraz egitea.
IBko ikastetxeen mapa ikusteko eta sare honetara sartzeko, esteka honetan klik egin dezakezue:
https://www.ibo.org/programmes/find-an-ib-school/ 🌍







