Albisteak-Bloga

Lauaxeta komunikabideetan

08-03-2017

Eduki barriak, gure webgunean

Lauaxeta Ikastolako webguneak, Lauaxetako Hezkuntza proiektuaren inguruko informazio gehiago eskeintzen dau orain, hezkuntza etapa bakoitzean lantzen direnak zehaztuz.

Jarraitu irakurtzen.

30-01-2017

Hezkuntza eta diziplina zientifikoen ikasketa

Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolatik, Onda Vascan izan ginan hezkuntza eta diziplina zientifikoen ikasketaren inguruan mahai inguru batetan. Entzun nahi han esandakoak?

Jarraitu irakurtzen.

17-11-2016

Lauaxeta 4.0 proiektua, komunikabideetan

Lauaxeta 4.0 proiektuaren bitartez, Lauaxeta Ikastolak Hezkuntza Komunitatearen eskura jartzen dauz 1. eta 2. DBHrako garatutako proiektuak eta komunikabideak, honen ohiartzuna izan dabe.

Jarraitu irakurtzen.

17-06-2016

Euskal hezkuntza sistema, gorengo mailakoa!

Euskal hezkuntza sistema, erreferentziazkoa da mundu mailan. Hain zuzen ere BBC-k horren inguruko erreportai bat zabaldu dau.

Ikusi nahi?

Deian jasotako albistea

BBC-k ataratako erreportaia

BBC-ko erreportaia (itzulita)

26-04-2016

Guggenheim eta Lauaxeta Ikastola: teknologi barrien bitartez ikasleengana artea gerturatuz

Teknologia barrien edo IKTen bitarteko berrikuntzaz ari garenean, ez gara honeek ikasgelan murgiltzeaz soilik ari, baizik eta euren erabileraren ondorioz ikasketa eta hezkuntzarako ondorio mesedegarri errealak lortzeaz baino. Honen adibide argia dogu atzo Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztutako eta Lauaxeta Ikastolagaz batera garatutako proiektua: Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako hezkuntza baliabide interaktiboa da eta gazteei Guggenheim Bilbao Museoaren obretara gerturatzeko aukera emoten deutseena.

Proiektua, Museoaren beraren ekimenez garatua izan da, eta José Ramón Navarro Universidad de Valenciakoa eta Iker Aburto, Lauaxeta Ikastolako irakasleek garatu dabe, biak Apple Distinguised Educators agiridunak.

Jarraitu irakurtzen.

06-04-2016

Adin arteko alkarlaguntza guztiontzako baliagarria dalako

100dik gora dira Lauaxeta Ikastolan boluntariotza lanak egiten dabezan batxilergoko ikasleak. Euren artean batzuek, nagusiagoekaz harremanetan izatea aukeratzen dabe, lotura horretatik alde biek ikasketak barneratzen dabezala konturatuz.

El Correok, pasatako martxoak 29an, honen inguruko barria jaso eban, Lauaxeta Ikastolan ekintza honetan hari diran gazteengana hurbiduz eta eurak elkarrizketatuz.

Jarraitu irakurtzen.

  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Cambridge English Language Assessment
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies