Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Lauaxeta komunikabideetan > Alde handia dago abenduan edo urtarrilean jaiotzearen artean?

PISAren txosten berri baten arabera, abenduan jaiotako haurrek emaitza akademiko txarragoak izaten dituzte urtarrilean jaiotakoek baino. EiTBk horretan sakondu nahi izan du eta horretarako Lauaxeta Ikastolara etorri zen atzo Martin eta Sofia protagonistekin zuzenean egoteko eta bere ikuspegia etapa ezberdinetako irakasleen esperientziarekin osatzeko. Ondorioa argia da: alde hori nabarmenago da Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan, izan ere, konparatiboki bere bizitzaren eta garapenaren zati garrantzitsu bat suposatzen du urte hasiera edo amaieran jaiotzeak, eta hori garapen fisikoaren, psikomotrizitatearen eta hizkuntzaren ikuspegitik nabari daiteke, baina adinean aurrera egin ahala eta, batez ere, DBHra iritsi ondoren, pisua galtzen du bizitzan metatzen diren hilabeteen kopuruak, hauetan bizi izandakoaren kalitateak eta gogoak gailenduz.

Ikastolari dagokigunez, ikuspegi metodologikotik, alde hori ikusten den egoerei erantzutea dagokigu, ikaskuntza-erritmo bakoitza errespetatzeko eta guztien garapena bultzatzeko, bai bakoitzari planteatutako jarduera eta erronketatik, bai ikaskuntza modu naturalean aprobetxatzetuz, garapena errazten duten elkarri laguntzeko talde heterogeneoak osatuz.

Esteka honetan, albistean sakondu dezakezu, eta Gaur Egun eta Teleberri albistegietan emandakoaren bideoarekin uzten zaitugu.

Azken albisteak

2026/05/25
Urrea Nile eta Alizerentzat L’Atelier Dantza eskolarekin, Euskalduna Jauregian
2026/05/25
Ikaskuntzarako lidergoa: elkarrekin eraikitzen jarraitzeko lan saioa
2026/05/25
Kontsumo arduratsua lantzen DBH 2n
2026/05/22
Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin
2026/05/22
Energia, planeta eta erabakiak: ikasleek sortutako ikerketa-unitatea
2026/05/22
Eskolarteko eta udal foroa: gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa

Kategoriak

Buletinean harpidetu