Gaur, emakumearen nazioarteko eguna da zientzian, eta horri buruzko hausnarketa egin nahi izan dugu. Alde batetik, Aharegin Lauaxetako talde feministak zientziaren esparruan ospetsuak diren emakumeen irudia ekarri die gogora hainbat klasetako ikasleei. Bestetik, DBHko 2. mailan, Talentatu programa aurkeztu da, eta eremu horretan lan egiten duten inguruko emakumeak identifikatzeko eta haiei elkarrizketak egiteko aukera aztertu...Sakondu
Laster, konturatu aurretik, Aste Santuko oporrak iritsiko dira. Arazoa da, batzuetan seme-alabentzako oporrak direla, baina ez gurasoentzako. Jakinik familia batzuk egoera horretan zaudetela, ikastolatik alternatiba bat planteatu nahi izan dugu: «Udaberrilekuak». Lehen Hezkuntzako 1. eta 4. maila bitarteko ikasleei zuzendutako proposamena da, eta ikastolara etorri ahal izango dira, oraingoan modu ludikoan, familia bateragarri egiten laguntzeko....Sakondu