Aurki gaitzazu

Year

2023
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz,  hirigunetik...
Sakondu
Ikaskuntza ikasgelatik haratago dago, baita ikastolatik haratago ere. Horregatik, ikasleek aldian-aldian ikaskuntza-irteerak egiten dituzte, ikastaroaren une bakoitzean landutako alderdietan sakontzeko. Joan den astean, adibidez, Batxilergoko 2. mailako ikasleak Bilboko Arte Ederren Museoan eta Bilboko Berreginen Museoan izan ziren. Eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu.
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Agenda 2030 taldeko ikasleek une historikoa bizi izan dute gaur: kontsumitzen dugun energiaren zati handi bat hornituko duten eguzki plakak piztearena. Jasotako deialdiaren ondoren, Lehen Hezkuntzako Agenda 2030 taldeko ikasleak zuzendaritzarekin bildu dira, eta bi ikasle arduratu dira eguzki-plakak pizteaz. Denboran gogoratuko dutela aitortu duten une sinbolikoa. Aplikazio batek plakek sortzen duten energiari...
Sakondu
Gaur, Brasilgo ordezkaritza baten bisita jaso dugu. Brasilgo ikastetxeetako irakasle eta zuzendari talde honek gure hezkuntza-sistema eta proiektua ezagutzeko interesa erakutsi dute, eta, zuzendariez gain, ikasleek beraiek egin dute gidari ikastolako hezkuntza-etapa desberdinetako geletan.
Sakondu
Badakigu zein baliotsua den gure seme-alabekin ematen dugun denbora, baina gaur esperientzia aberasgarri bati buruz hitz egin nahi dizuegu, onura ugari ekar diezazkiekeena. Batzuetan, zaila izan daiteke gure umeengandik aldentzea, baita denboraldi labur baterako ere. Hala ere, bizikidetza gainbegiratuko esperientzia horiek oso onuragarriak izan daitezke garapen eta hazkunde pertsonalerako. Zer ematen dizue zehazki? Independentzia eta...
Sakondu
Ziur egunean zehar gauza asko gertatzen jatzuzala eta honeen eraginez, zure pentsamenduak eta emozioak askotan hedatzen direla, une bakoitzean esku artean dozun zereginean zentratu beharrean. Gauza bera gertatzen jake gure ikasleei, eta horregatik, gai honetan lagunduko deutsen ohitura txiki bat ezartzea erabaki dogu. Jakin nahi dozu zertan datzan? Jarraian kontatzen deutsugu. Mindfulness, erlaxazioa, meditazioa… kontua da ohitura...
Sakondu
Atzo, batxilergoko euskara taldeko kideak EITBn izan gara Mihiluze saioaren grabaketak ikusten publiko modura. Saio hauek urriaren bukaera aldean botako dituzte telebistan. Bestalde, euskararekin Bestalde, euskararen aldeko produktuak eskuratu nahi izanez gero, hona hemen esteka bat.
Sakondu
Gure semearen edo alabaren matrikulazioa edo eskolatzea erabaki garrantzitsua da, hainbeste maite dugun norbaiten oraingo eta etorkizuneko ongizateari zuzenean eragiten baitio. Beraz, ez da erabaki erraza eta zalantzak sor daitezke. Horregatik, edozein erabaki hartzerakoan garrantzitsua bada informazio ona izatea, kasu honetan are gehiago. Hori dela eta, ate irekien jardunaldi batzuk antolatzen ditugu urtero, behar duzun guztia azaltzeko, zure...
Sakondu
Paule Etxebarria, Hirune Barrenetxea eta Naia Garcia dira. Iaz, Elhuyar Zientziazoka lehiaketan parte hartu eben eta sari moduan Donostiko CFM zentrora bisita gidatu bat irabazi zuten. Bertan, bisita orokor bat eta gero, ikerlari ezberdinekin lan egiteko aukera izan zuten, ordubeteko tarteetan, bakarka. Beste ikasle batzuk ere datozan egunotan, Leioako zein Donostiko kanpusera joango dira, antzeko...
Sakondu
Erein eta lurra lantzen duenak, bere uzta biltzen du. Hala egiaztatu dute oraingoan, ereindakoaren zati bat jaso duten Lehen Hezkuntzako ikasleek. Aurtengo urriko azokaren aurreko lanak dira, laster dator hori ere! Bideo batekin utziko zaituztegu. Aurrera!
Sakondu
1 9 10 11 12 13 28