Aurki gaitzazu

Day

17 otsaila, 2026
🎸 🤘✨Musikaz, sormenez eta gazte talentuz betetako astea hastear da berriro ere Lauaxetan 🎶. Arrakasta handia izan zuen lehen edizioaren ondoren, Señeak Bizkaia Rock Kanpusa bueltan da eta dagoeneko martxan da bigarren edizioa. Ekimen hau **Bizkaiko Foru Aldundia**k sustatzen du, Gatibu taldeko kideekin —Alex Sardui eta Ekain Alzola— elkarlanean, eta Lauaxeta Ikastolan izango da ....
Sakondu
🎙️ Irratiaren Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastola-ko ikasleek komunikazioaren munduarekin lotutako esperientzia berezia bizi izan dute. Cadena SER-eko Hoy por Hoy saioaren gonbidapena onartuta, ikasle talde batek irrati estudioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, bertan LauHaixetara Irratia, Lauaxetako irratiaren funtzionamendua zuzenean azaltzeko. Nola prestatzen dituzten saioak, nola antolatzen dituzten elkarrizketak eta podcastak, eta zer suposatzen duen beraientzat...
Sakondu
🎪 Lauaxeta Ikastola-n aurten Inauteri berezi-bereziak bizi izan ditugu. Aurtengo gaia LXT Zirkoa izan da, eta gure ikastola zirku handi eta ikusgarri bihurtu da 🎭✨ Ikasleek artista, malabarista, akrobata, pailazo eta pertsonaia harrigarri ugariren azalean jarri dira. Etapa bakoitzak bere mozorroak eta emanaldiak prestatu ditu ilusioz, sormenez eta elkarlanean, eta giroa kolorez, musikaz eta mugimenduz bete...
Sakondu