Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Aliantzak > Zientzia mugimenduan: DIPC eta Cuerpos que gravitan Lauaxeta Ikastolan

🌌 Aste honetan berriro ere Lauaxeta Ikastolan izan dugu DIPC Donostia International Physics Center-en bisita. 2. Batxilergoko ikasleekin batera “Cuerpos que gravitan” jarduera garatu dute, Saioa Olmo artistaren eskutik.

Proposamen honek zientzia eta artea uztartzen ditu, eremu grabitatorioak lantzeko modu esperimentalean eta diziplinarteko ikuspegitik. Mugimenduaren, gorputzaren eta sormenaren bidez, ikasleek indar ikusezin horiek —unibertsoa gidatzen dutenak— modu sakonago eta esanguratsuagoan ulertzeko aukera izan dute.

Ez da lehenengo aldia elkarlanean aritzen garela. STEM Sare sareak harremanetan jarri gintuenetik, hainbat ediziotan garatu dugu proiektu hau DIPC-rekin batera. Elkarlan honek erakusten du ikerketa zientifikoa, hezkuntza eta adierazpen artistikoa uztartuz, ikaskuntza aberasgarri eta berritzaileak sortu daitezkeela.

Esperientzia hain izan da aberasgarria, non DIPC-k jarduera hau beste ikastetxe batzuetara ere zabaldu duen, dibulgazio zientifikoan eta diziplinarteko lanketan erreferente bihurtuz.

Lauaxetan, ikaskuntza bizipenetik, esperimentaziotik eta pentsamendu kritikotik eraikitzen jarraitzen dugu 🌠.

Azken albisteak

2026/04/14
Hutsaren Forma: talentuak forma hartzen duen espazioa
2026/04/14
Jurgi Calzada Cerdanya-ko podium-ean
2026/04/13
Oporrak izan dira… baina ikastola talentuz bete-bete egon da
2026/04/13
Batxilergoko ikasleak Londresen ikasketa bidaian
2026/04/13
446 kg elkartasun Lauaxetan
2026/04/13
Ikasi eta eraldatu: Odol Emaile proiektua DBH 3. mailan

Kategoriak

Buletinean harpidetu