🎨 Lauaxeta Ikastolako Kulturlaben, Hutsaren Forma proiektua garatzen dugu, LH 3tik DBH 3ra bitarteko gaitasun handiko (AACC) ikasleen beharrei erantzuteko sortutako ekimena.
Ikasle hauei zuzendutako espazio espezifikoa da, ikertzeko, sortzeko eta sakontzeko aukera eskaintzen diena, euren interesekin konektatzen duten proposamenen bidez eta haien garapen pertsonal zein akademikoa bultzatuz.
Proiektua astero 2 orduko saioetan antolatzen da, non artea eta STEM uztartzen diren, adierazpen artistikoa, pentsamendu zientifikoa eta arazoen ebazpen sortzailea bateratuz.
Prozesuan zehar, ikasleek hainbat arlotan sakontzeko, esperimentatzeko eta euren ideiak garatzeko aukera dute, jakin-mina eta pentsamendu kritikoa sustatzen dituen ingurune batean.
Amaieran, egindako lana azken erakusketa batean aurkezten da, komunitatearekin partekatuz eta bizitako prozesuari zein lortutako emaitzei balioa emanez.
Talentua laguntzea, behar diren espazioak, erronkak eta aukerak eskaintzea ere bada, ikasle bakoitzak bere garapena ahalik eta gehien lor dezan. 💡







