🎨 Lauaxeta Ikastolako Kulturlaben, Hutsaren Forma proiektua garatzen dugu, LH 3tik DBH 3ra bitarteko gaitasun handiko (AACC) ikasleen beharrei erantzuteko sortutako ekimena. Ikasle hauei zuzendutako espazio espezifikoa da, ikertzeko, sortzeko eta sakontzeko aukera eskaintzen diena, euren interesekin konektatzen duten proposamenen bidez eta haien garapen pertsonal zein akademikoa bultzatuz. Proiektua astero 2 orduko saioetan antolatzen da, non...Sakondu
👏✨ Jurgi Calzada Lucio, 11 urteko Lauaxetako 6. mailako ikasleak, Aste Santuan Cerdanya-n (Catalunya) ospatutako Espainiako Baso Orientazio-ko txapelketan parte hartu zuen. Lasterketak Cap de Rec aterpe inguruan ospatu ziren, 2000m-ko altueran, aurreko egunetan pilatutako elurrak eta eroritako zuhaitzak ibilbideak gogortu zituzten. Bertan 14 urteko Espainiako gazte onenekin lehiatu zen hiru lasterketetan: ostiralean distantzia ertainean...Sakondu