👏✨ Jurgi Calzada Lucio, 11 urteko Lauaxetako 6. mailako ikasleak, Aste Santuan Cerdanya-n (Catalunya) ospatutako Espainiako Baso Orientazio-ko txapelketan parte hartu zuen. Lasterketak Cap de Rec aterpe inguruan ospatu ziren, 2000m-ko altueran, aurreko egunetan pilatutako elurrak eta eroritako zuhaitzak ibilbideak gogortu zituzten.
Bertan 14 urteko Espainiako gazte onenekin lehiatu zen hiru lasterketetan: ostiralean distantzia ertainean 9. postua lortu zuen, larunbatean ibilbide luzean 5. eta igandean Erkidegoko errelebo probarekin bukatu zen txapelketa. Euskadiko infantil taldea ordezkatuz, Jurgi-k taldea osatu zuen Oxel (13 urte) eta Inar (14 urte) gipuzkoarrekin. Bakoitzak bere ibilbidea egiten du eta erreleboa ematen dio hurrengoari bostek talka eginez, kontuan izanik azken errelebistaren denbora.
Euskadiko infantil-eko taldeak 3. postua lortu zuen, etxera brontzezko domina 🥉 ekarriz! Zorionak!







