Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Nor gara? Zentzumenetatik haratago gure identitatea aztertzen

🌱 Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzan IB (International Baccalaureate) programaren barruan ikerketa-unitate berri bat landu dugu: “Nor gara? Zentzumenetatik haratago”. Ikerketa-unitateak IB eredu pedagogikoaren oinarrietako bat dira: ikasleek galdera esanguratsuen bidez ikertu, hausnartu eta ezagutza eraikitzen duten ikaskuntza-prozesuak dira, diziplina desberdinak elkartuz eta benetako bizitzarekin lotuz.

Oraingo honetan, gai transdiziplinarra gure identitatea aztertzea izan da, bai norbanako gisa, bai komunitate baten parte gisa, betiere osasun fisiko, emozional eta sozialaren ikuspegitik. Unitatean zehar, ikasleek honako galderen inguruan hausnartu dute: Nor gara? Nola zaintzen dugu gure gorputza? Nola sentitzen gara eta nola kudeatzen ditugu emozioak? Nola eragiten diogu besteen ongizateari?

Ikaskuntza mota honek ikasleei pentsatzeko, elkarrizketatzeko, beren burua hobeto ezagutzeko eta komunitatean duten rola ulertzeko aukera ematen die, bizitzarako funtsezko gaitasunak garatuz.

Ikaskuntza prozesuaren amaieran, ekintza komunitario gisa, ikasleek bideo batzuk sortu dituzte gure osasun fisikoa eta emozionala zaintzeko aholkuak emanez. Bideo horiek ikastolako komunitate osoari zuzenduta daude, eguneroko ohitura osasungarriak sustatzeko eta gure ongizatea zaintzearen garrantzia gogorarazteko.

Esperientzia honek erakusten du ikastea geure burua hobeto ezagutzea, besteak ulertzea eta komunitate osoaren ongizatean laguntzea ere badela. 💚

Azken albisteak

2026/03/04
Gizarte-bazterketa aurrez aurre, Bizitegirekin
2026/03/03
5. mailakoak Garbikerren “A ze marroia” ekimenean
2026/03/02
Asteburu honetan FLL Euskadin parte hartu dugu: berrikuntza, ikaskuntza eta dibertsioa!
2026/03/02
Jurgi Calzada, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako irabazle
2026/03/02
Musikariak Ikastetxean: Rafa Rueda Lauaxetan
2026/03/02
Mikel Reparaz KulturLaben: “Amerikaren arrakalak”

Kategoriak

Buletinean harpidetu