Haur bakoitzak modu berezian ikasten du. Lauaxeta Ikastolan, ikaskuntza multisentsorialaren alde egiten dugu, esperientzia aberasgarria eta esanguratsua izan dadin. 🌱👀🎶 Gure gela multisentsoriala ukimena, ikusmena, entzumena eta mugimendua sustatzeko diseinatuta dago. Montessori eta Snoezelen metodologia inspiratuta, haurrak modu naturalean eta dibertigarrian mundua esploratzeko aukera eskaintzen du. 🧩🎨 Zein dira onurak? 🔥✅ Informazioa hobeto barneratzea✅ Gaitasun...Sakondu
Larunbat honetan, San Mamés estadio ezagunean, Greenpower Eco STEM lasterketan parte hartu dugu. MugitekLab proiektuaren baitan, gure ikasleek ibilgailu elektriko bat diseinatu, eraiki eta lehiatzeko aukera izan dute, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikako (STEM) ezagutzak erronka errealean aplikatuz. Lasterketaren emozioaz haratago, esperientzia honek funtsezko trebetasunak garatzeko balio izan die, hala nola pentsamendu kritikoa, arazoen konponbidea...Sakondu
🚀 Atzera Kontaketa hasi da! Lauaxetako ikasleak buru-belarri ari dira azken xehetasunak prestatzen larunbat honetan, San Mamésen ospatuko den Greenpower Eco STEM lasterketarako. Gure taldeak ibilgailu elektrikoa optimizatzen ari dira, dena prest edukitzeko eguna iristean! 🔧⚡🌍 Lasterketa honek aukera paregabea eskaintzen die MugitekLab proiektuko ikasleei: ingeniaritza, diseinua eta iraunkortasuna uztartu, erronka teknologiko bati aurre egin...Sakondu
Industria Erronka FVEMek (Metaleko Enpresen Bizkaiko Federazioa) bultzatutako proiektua da, industria Bizkaiko gazteei hurbildu nahi diena, STEM bokazioak pizteko helburuarekin. Horretarako, ikasturtean zehar, industria-enpresekin egindako topaketetan parte hartzeko aukera dugu, haien jarduera eta gehien eskatzen diren profil profesionalak ezagutzeko. Ekimen positiboa da ikasleen etorkizunerako eta Euskadiko ekonomiarentzat funtsezkoa den industria-sektorearen etorkizunerako. Aurrera!Sakondu
Ikasturtean zehar hainbat truke-esperientzia gauzatzen ditugu, eta oraingoan Belgikakoa aurkezten dizuegu. Egun hauetan, Belgikako ikasleak Lauaxetan daude, elkarrekin kultura gehiago ezagutzen eta gure txoko ederrenak deskubritzen.Sakondu
Ikastolako Kultur Labetik, literatura eta arte eszenikoak sustatzeko konpromisoarekin jarraitzen dugu. Oraingoan, aukera berezi bat dakarkizuegu: Arriaga Antzokiak prezio berezia eskaintzen digu, 8 euroren truke, Kristalezko Zooa euskaraz ikusteko martxoaren 22an, 19:00etan. Antzerkiaren altxor bat euskaraz Dramaturgia unibertsaleko klasiko hau, Tennessee Williams estatubatuar idazlearen obra ospetsua, Arriaga Antzokiaren ekoizpen berrian taularatuko da. Natalia Méndezen egokitzapen...Sakondu
Joan den martxoaren 5, 6 eta 7an, Lauaxeta Ikastolan, gure LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleek beren ingeles gaitasunak erakusteko aukera paregabea izan zuten Cambridge Spelling Bee txapelketan. Lehiaketa hau Lehialariak agentziaren laguntzarekin antolatu zen, eta parte-hartzaileek ingelesezko hitzen ezagutza eta trebetasunak praktikan jarri zituzten. Baina, zer da Spelling Bee? 🌟🐝 Spelling Bee lehiaketa...Sakondu
Lauaxetan uste dugu txikienek aukera izan behar dutela kirol desberdinak probatzeko, zein gustatzen zaien deskubritzeko eta, batez ere, mugimendua eta jolasa gozatzeko. Horregatik, igeriketa, saskibaloia edo futbola bezalako diziplinak esperimentatzeko aukera eskaintzen diegu, giro dibertigarri eta erakargarri batean. Bestalde, gustuko dugu gure ikasle ohiekin harremana mantentzea. Horregatik, gaur egun berezi bat da. Gure txiki kirolariek...Sakondu
Asteburu honetan, Lauaxeta Ikastolan Txapeldunen Kirol Topaketa ospatu dugu! Eta bai, txapeldunak diogu, izan ere, 5 urteko gure kirolari txikiek baloia eskuan eta oinetan hartu dute, futbolean eta saskibaloian trebatuz. Baina txapelketa hau ez da soilik golak sartzea edo saskiratzeak egitea. Askoz gehiago da: ✅ Talde-lana: Adiskideekin elkar ulertzen eta elkarri laguntzen ikasten dute.✅ Esfortzua...Sakondu
Duela egun batzuk kontazten genizuen Aitziber Ibarra, Izaro Poza eta Maider Uriarte ikasleek Exporecerca Jove azokan parte hartu zutela, non UVGuard izeneko proiektua aurkeztu zuten, melanoma prebenitzeko helburuarekin. Gaur, pozik jakinarazten dugu haien lanak aitortza jaso duela, fotonikaren arloko ikerketa saria irabaziz. Sari honek haien sormena, zorroztasun zientifikoa eta konpromisoa azpimarratzen du, eta erakusten du...Sakondu