Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
🌌 Aste honetan berriro ere Lauaxeta Ikastolan izan dugu DIPC Donostia International Physics Center-en bisita. 2. Batxilergoko ikasleekin batera “Cuerpos que gravitan” jarduera garatu dute, Saioa Olmo artistaren eskutik. Proposamen honek zientzia eta artea uztartzen ditu, eremu grabitatorioak lantzeko modu esperimentalean eta diziplinarteko ikuspegitik. Mugimenduaren, gorputzaren eta sormenaren bidez, ikasleek indar ikusezin horiek —unibertsoa gidatzen dutenak—...
Sakondu
🎸 🤘✨Musikaz, sormenez eta gazte talentuz betetako astea hastear da berriro ere Lauaxetan 🎶. Arrakasta handia izan zuen lehen edizioaren ondoren, Señeak Bizkaia Rock Kanpusa bueltan da eta dagoeneko martxan da bigarren edizioa. Ekimen hau **Bizkaiko Foru Aldundia**k sustatzen du, Gatibu taldeko kideekin —Alex Sardui eta Ekain Alzola— elkarlanean, eta Lauaxeta Ikastolan izango da ....
Sakondu
🎙️ Irratiaren Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastola-ko ikasleek komunikazioaren munduarekin lotutako esperientzia berezia bizi izan dute. Cadena SER-eko Hoy por Hoy saioaren gonbidapena onartuta, ikasle talde batek irrati estudioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, bertan LauHaixetara Irratia, Lauaxetako irratiaren funtzionamendua zuzenean azaltzeko. Nola prestatzen dituzten saioak, nola antolatzen dituzten elkarrizketak eta podcastak, eta zer suposatzen duen beraientzat...
Sakondu
🎪 Lauaxeta Ikastola-n aurten Inauteri berezi-bereziak bizi izan ditugu. Aurtengo gaia LXT Zirkoa izan da, eta gure ikastola zirku handi eta ikusgarri bihurtu da 🎭✨ Ikasleek artista, malabarista, akrobata, pailazo eta pertsonaia harrigarri ugariren azalean jarri dira. Etapa bakoitzak bere mozorroak eta emanaldiak prestatu ditu ilusioz, sormenez eta elkarlanean, eta giroa kolorez, musikaz eta mugimenduz bete...
Sakondu
🌙💬Gaur, 5. mailako ikasleek hilekoaren inguruko heziketa jaso dute, urte luzez isilpean, mito artean eta tabu askoren artean egon den gai baten inguruan. Lauaxetan argi dugu: heztea ere bada gorputza ulertzeko tresnak ematea, hazkuntzan gertatzen diren aldaketak normaltasunez bizitzen laguntzea eta norberarekin harreman osasuntsua eraikitzea txikitatik. Saioan, honako hauek landu dituzte: 🔹 Zer den hilekoa...
Sakondu
🌱 Lehen Hezkuntzako 1. mailan esperientzia berezi bat bizi izan dugu Minnie the Seed proiektuaren bidez. Proposamen honi esker, ikasleek modu esperimentalean eta ingelesez landu dute hazi baten bizitzaren zikloa. Saio desberdinetan naturarekin lotutako hiztegia landu dute, eta ulertu dute nola hazi txiki bat landare bihurtzen den: zer behar duen hazteko, zer den ernamuintzea eta nola...
Sakondu
🍂  🌟Atzo, Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek jarduera berezi eta esanguratsu batean parte hartu dute: Txitxiburduntzi eguna ospatu zuten. Tradizio honek Inauterietako aurre-eguna markatzen du eta ohiko legez mendira igotzea, sua piztea eta txorizo, txistorra eta bestelako elikagaiak burduntzitan erre eta komunitatean elkarbanatzea dakar. Gure ikastetxean, eguna ez da soilik janariaz gozatzeko aukera izan: ikasgelatik...
Sakondu
🔬✨ Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastolako ikasleek parte hartu dute Amorebieta-Etxanon antolatutako ekimenean, zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten duten emakumeen lana ikusarazteko eta balioan jartzeko. Jardunaldiaren helburua inguruko emakume zientzialari eta teknologoen ekarpena azpimarratzea izan da, haien esperientziak ikasleengana eta herritarrengana hurbilduz. Lauaxetako ikasleek ahotsa eta presentzia eman diete...
Sakondu
🏫 🤝Aste honetan, Lauaxeta Ikastolan atsegin handiz jaso dugu Obradoiro ikastetxearen bisita. Bisitaren helburua gure hezkuntza-proiektua eta ikastolan garatzen dugun hezkuntza-eredua gertutik ezagutzea izan da. Bisitan zehar, Obradoiro ikastetxeko ordezkariek Lauaxeta Ikastolan lantzen ditugun metodologia aktiboak, ikasleen laguntza- eta zaintza-eredua, eta berrikuntza pedagogikoari ematen diogun garrantzia ezagutzeko aukera izan dute, ikaskuntza esanguratsua bultzatzeko oinarri gisa....
Sakondu
🪵 🎓Mugitek proiektuak hazten jarraitzen du Maderas Aguirre enpresaren laguntzari esker, babesle berri gisa ekimenera batu baita. Egurraren sektorean ibilbide sendoa duen enpresak hezkuntzarekin eta talentu gaztearen garapenarekin duen konpromisoa berretsi du horrela. Elkarlan honi esker, ikasleek ikasgelan lantzen dituzten ezagutzak eta balioak benetako lan-inguruneetan aplikagarriak direla ulertzeko aukera dute. Mugitek bezalako ekimenek argi erakusten...
Sakondu
1 3 4 5 6 7 130