Esperientziatik asko ikasten da. Norberarena noski, baina besteen esperientziak entzutea ere inspiratzailea eta aberasgarria da. Batxilergoko 1. mailako ikasleak kanpoko profesionalek hainbat gai garrantzitsuri buruz ematen dituzten hitzaldien programa berezi batean sartuta daude. Talde-lanetik hasi eta lidergo, sormen eta berrikuntzaraino, hitzaldi hauek diseinatuta daude gazteak ekintzailetzaren mundu zirraragarrirako prestatzeko, eta, era berean, hastear dagoen proiektu...Sakondu
“Pozik bazaude egin txaloka. Pozik bazaude eskolan, etxean ta kalean, pozik bazaude egin txaloka”. Hori da gure txikiek abesten digutena. Helduoi gertatzen zaigun bezala, egun onak eta ez hain onak dituzte, bina orokorrean esan dezakegu zoriontsu bizi direla eta ikasten! Haien abestiarekin eta zuek pozik izatearen esperantzarekin izten zaituztegu. Aurrera!Sakondu
Nerabezaroari aurre egitea da gurasoei zalantza gehien sortzen dien zereginetako bat. “Seme-alabak heztea tokatzen zaigun 20 urteak bizitzako zailenak dira, eta azken bostak zailenak”, dio Antonio Riosek. Bideo honetan, mediku psikoterapeutak nerabezaroari aurre egiteko gida bat eskaintzen du. Zergatik jokatzen dute hórrela nerabeek? Zer egin dezakegu guraso gisa? Eta irakasle lanean? Posible al da gatazkak...Sakondu
Pertsona guztiok ez dogu bardin ikasten, batzuentzat adierazgarria aldamenekorentzat ez da horrenbeste beharbada. Horregatik, Lauaxeta ikastolak estrategia metodologiko, aukera akademiko-kurrikular, ikasteko espazio eta esperientzia sorta zabala eskaintzearen aldeko apustua egiten dau, ikasteko eta garatzeko modu eta esparru posible guztiak sustatzeko helburuz. Besteak beste, gure Haur Hezkuntzako zentzumen anitzeko gela. Gehiago jakin nahi dozu? Lauaxeta Ikastolan, haur...Sakondu
Adin batera iritsitako gure seme-alabek egiten duten galdera da, eta batzuetan ez da erraza izaten erantzuna ematea. Eusko Jaurlaritzak Euskal Hezkuntza Sistemaren Orientazio Plana aurkeztu du: lehena Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa hartzen dituena. Helburua ikasleei etengabeko laguntza eta orientazioa eskaintzea da, beren etorkizun akademiko eta profesionalari buruzko erabakiak hartu ahal izan ditzaten. Lauaxetan...Sakondu
Talde on batek bat eginda lan egiten du. Hala gertatzen da familian, enpresan eta, oro har, beste pertsona batzuekin koordinatuta zerbait lortu nahi dugunean. Hau Gorputz Hezkuntzako eskoletan ere lantzen da. Bertan, alde fisikotik haratago, talde-lanaren, komunikazioaren, plangintzaren eta beharrezko koordinazioaren inguruan asko ikastea dakarten erronkak planteatzen dira, helburu komun bat lortu ahal izateko. Gainera,...Sakondu
Euskarazko materialak, filmak, bideoak eta ikus-entzunezko edukiak edukitzearen garrantzia ezin da gutxietsi. Informaziorako eta entretenimendurako sarbidea gero eta digitalagoa den mundu honetan, funtsezkoa da gure ikasleek beren ama-hizkuntza hainbat testuingurutan bizitzeko eta esperimentatzeko aukera izatea. Aste honetan, Tinko elkartearen laguntzari esker, Haur eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek gure hizkuntzan filmak ikusteko aukera izan dute: euskaraz....Sakondu
Atzo, ikasleek Federico García Lorca antzerkigile “La casa de Bernarda Alba” antzezlanaren emanaldi paregabera joateko aukera izan zuten. Antzerkirako bidaia honek entretenimenduzko une bat emateaz gain, ikasteko aukera baliotsua ere eskaini zuen. Lehenik eta behin, antzerkira joatea hezkuntza-esperientzia bat da berez. Ikasleak antzerkira sartzen diren unetik, giro kultural eta artistiko paregabean murgiltzen dira. Eraikinaren arkitekturak,...Sakondu
Gaur nobedade bat kontatu nahi dizuegu: DBHko 1. mailako ikasleek badituztela beren Mikro:bit propioak! Laster 2. Eta 3. Maialakoek ere izango dituzte! Mikro: Bit programatzeko gailu txiki bat da, informatikari eta programazioari sarrera dibertigarri eta praktikoa eskaintzen diona. Baina, zer landuko dute, zehazki, gure seme-alabek horri esker? • Programazioaren mundua arakatuz: Mikro bit delakoarekin, gure...Sakondu
Gure seme-alabak hazteko bidean, elikadura da garapen integralerako funtsezko alderdietako bat. Adin goiztiarretik, elikadura-ohitura osasungarriak irakasteak ongizate fisikoari laguntzeaz gain, helduaro orekatuago eta kontzienteago baterako oinarriak ezartzen ditu. Alde horretatik, garrantzitsua da txikitatik elikadura osasungarrian heztea. Zergatik da garrantzitsua haurtzarotik elikadura osasungarria sustatzea? Bizitzako lehen urteak erabakigarriak dira elikadura-eredu osasungarriak ezartzeko. Etapa honetan, haurrak garapen...Sakondu