Gure seme-alaben bizitzako etapa bakoitzean, kezka eta erronka desberdinak sortzen dira, eta nerabezaroan, kezkatzen gaituen funtsezko gaietako bat drogena da. Lauaxeta Ikastolan, gure ikasleen ongizate integralarekin konprometituta gaude, eta horregatik hainbat hitzaldi eta esku-hartze egiten ditugu, bai nerabeei beraiei zuzenduta, bai zuei, haien gurasoei zuzenduta. Gai honi dagokionez, Sasoia erakundearen eskutik egiten dugu, eskola-etapa guztietan...Sakondu
Gabonak ez dira gutxi jateko garaia… baina agian ez dira ondo jatearen adibiderik onena. Arrazoi gehiagorekin, ondo jan eta elikatzea dagokigu, esku artean ditugun erronkei aurre egin ahal izateko. Sarrera labur honekin, hurrengo hiruhilekoko menurako esteka utziko dizuegu. Ondo jan eta ondo izan!Sakondu
Espero dugu familian Gabon onak gozatu izana. Orain, berriz ere errutinan murgiltzea eta eginbeharrei ekitea dagokigu. Urte hasiera erronka eta helburu berriak finkatzen ditugun garaia izaten da. Eta horrela da gure seme-alabentzat zein helduentzat. Une ezin hobea da zer lortu nahi dugun eta gure seme-alabak nola inspiratu ditzakegun hausnartzeko; izan ere, batzuetan nahi duguna baino...Sakondu
Eta iritsi da Olentzero eta Mari Domingi ikastolara etortzeko eguna! Gogoz hartzen dugu, eta haurrek are gehiago! Oporretatik itzuli arte agur esaten dizuegu eguneko argazki batzuekin izten zaituegu. Gabon zoriontsuak igaro eta urte berri on! Sakondu
Lauaxetako Batxilergoko ikasleek STARTInnova lehiaketako ideiak aurkeztu zizkioten atzo Ainhoa Salterain Amorebieta-Etxanoko alkateari. STARTInnovaren hamaikagarren edizioa da, ikasleek beren espiritu ekintzailea erakusteko eta garatzeko parte hartzen duten beste esperientzia bat. Atzo Ainhoa Salterain herriko alkatearen bisita jaso zuten ikasgelan. Informazio gehiagorekin utziko zaitugu esteka honetan. Aurrera!Sakondu
DBH 2. mailako ikasleek diziplina anitzeko proiektu bat garatu dute. Helburua: gaur egungo gazteak genero, orientazio eta identitate anitzen inguruan kontzientziatzea. Hau da, genero, generoaren identitate ez normatibo eta orientazio sexual ezberdinen inguruan ikasi eta hausnartzea izan du helburu, gizarte irekiago eta errespetuzkoa eraikitzeko. Horretarako, besteak beste, hiru esparru horietan sakontzeko ekintzak garatu dituzte: Emakume eta gizonezkoen...Sakondu
Atzoko egunean Athletic Clubek sari bat eman zigun, baina berez berea da saria: Unai Egiluz, Lauaxetako ikasle ohia eta Athleticeko jokalaria. Saria bere prestakuntzan eta garapenean laguntzeagatik aintzatespena da. Aurrera, Unai!Sakondu
Gaitasun sozialak norberaren beharretatik haratago begiratzeko trebetasuna eskatzen du. Beste bizipen eta behar batzuk dituzten pertsonak daudela ohartuz. Egunerokoan aukera asko ditugu gure seme-alabei alderdi hori gogorarazteko, baina helburu hori lortzeko ekimenak ere abian jar ditzakegu. Jostailuen azoka solidarioaren kasuan, adibidez, haurrek bigarren eskuko jostailuak prezio sinbolikoan lortzen dituzte eta, gainera, bildutakoa kausa sozial batera...Sakondu
Gizarte Ekonomiako lehen Sormen Jaialdia da. Helburua da gizarte-ekonomiaren balioak zabaltzea pieza sortzaileen bidez, bi modalitatetan: grafikoa eta ikus-entzunezkoa. Batxilergoko zenbait ikaslek parte hartu zuten eta Paula Marín, Judith Amayra, Ane Pradales eta Naia Ayarzaguenak EKOS Popular saria irabazi zuten Ikus-entzunezkoen kategorian, Jokin Díaz Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendariaren eskutik. Hurrengo estekan utziko dizugu berria.Sakondu
Atzo, Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun esberdin bat izan zuten, ikasgelatik kanpo, baina ikasketaz beteta. Itsasmuseumera bisita, Bilbotik ibilbidetxoa eraikin eta eskultura esanguratsuenak ezagutzeko eta Gabonetako jaiotzak ikustea. Eguneko irudi batzuekin utziko zaituztegu.Sakondu