Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Atzo, ikasturteko azken egunean, Lehen Hezkuntzan beren ikaskideen emanaldiez, gogoaz eta talentuaz gozatzeko aukera izan zuten. Aurrera!
Sakondu
 Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, zine-foruma, kosmetika, eskulanak, ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait desberdina eginez eta haientzat...
Sakondu
Eneritz Eguskiza, ikastolako ikasle Lezamarra, Euskadiko boleibol selekzinoagaz lehiatzeko hautatua izan da eta Valladoliden ekainaren 29an eta 30ean eta uztailaren 1ean eta 2an izango dan Espainiako txapelketan parte hartuko du! Futbolaz haratago, badaude beste hainbat kirol eta beti ere, hau ikustarazteaz gain, gure ikasleen lorpenak azpimarratzekoak eta poztekoak dira. Boleibolaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, ondoko...
Sakondu
Euskararen alde lan egitea guztion kontua da, eta bere alde taldea egin behar dugu! Hori da Lauaxetan euskararen alde aktiboki lan egiten duten pertsonen taldearen kasua. Ikasturte amaieran ikastolatik kanpo irteeratzo bat egin ohi dute, hain zuzen ere ikastolatik haratago taldea egiteko helburuarekin. Oraingoan Larrunen izan dira. Ondo izan!  
Sakondu
Aurtengo ikasturtea itxi orduko hurrengoan pentsatzen ari gara. Oraindik ere badira merezitako udako oporrak, baina, batzuetan, familiaren antolaketari dagokionez, ondo dator hurrengo ikasturteari buruzko xehetasunak jakitea. Horregatik aurreratzen dizuegu 2023-2024 ikasturteko egutegia. Lotura honetan egutegi orokorra ikus dezakezu eta beste honetan HHko egutegi berezia. Ondo izan!
Sakondu
Kataluniako Exporecerca lehiaketan irabazitako sariaren harira, joandako astelehenean, DBH3Cko hiru ikaslek Leioako Campuseko Biofisika Institutura (EHU eta CSICen lankidetzatik garatutako ikerketa-erakundea) bisita gidatua egiteko aukera izan dute. Ikasleak Ane Marin, Noa Blanco eta Gadea Martinez dira eta Exporecerca lehiaketan irabazitako sari bat da esperientzia hau. Aurrera!
Sakondu
Pasa den asteburuan gure ikasle batzuk San Mamesen egoteko aukera izan zuten, AC Cupeko partaide gisa. Aurrera, txapeldunak!
Sakondu
Ikasturtearen amaieran, asko dago ospatzeko. Besteak beste, ikastolako jaia. Eguneko argazki batzuekin utziko zaituztegu. Ondo izan!
Sakondu
Nazioarteko Batxilergo Dualak, egiten den herrialdeko Batxilergoko diploma ez ezik, High School Diploma ere lortzea dakar. Lauaxetako hainbatek aukera hori hartzen dute, eta zenbaitek ondo aprobetxatzen eta gainditzen dutela erakutsi ere! Besteak beste, June Uranga Vidaurreta, Ane Bilbao Olabarri, Izaro Cantero Revuelta, Paule Etxebarria Ealo, Ander Aldecoa Andollo, Ekain Garate Prieto, Lucas Lizarralde Regidor, Izaro...
Sakondu
Urtero bezala, gure 2. DBHko ikasle batzuek Coca-Cola narrazio laburren lehiaketan parte hartu dute. Aurtengo edizioan, DBH 2.eko Maider Uriartek EAEko saria irabazi du gazteleraz idatzitako testuarekin. Hori dela eta gaur, bere diploma eta saria jaso ditu. Sarien artean, Madrilera bidaia ere badago. Ekainaren 20tik 23ra Madrilen “Experiencia de Inmersión Creativa” deitutako programan parte hartuko...
Sakondu
1 82 83 84 85 86 122