🌟 Aurten ere, Lauaxeta Ikastola-ko Batxilergoko 2. mailako ikasleek enpresa eta erakunde ezberdinetan praktika-jardunaldiak egiteko aukera izan dute. Esperientzia hau funtsezkoa da haien orientazio akademiko eta profesionalaren prozesuan. Egun hauetan, ikasleek lan-errealitatea bertatik bertara ezagutu dute: sektore desberdinak, eguneroko dinamika profesionalak eta ibilbide pertsonalak. Baina, batez...Sakondu
🌱 💚Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Hazlo Verde tailerrean parte hartu dute, Leroy Merlin enpresak sustatutako hezkuntza-ekimenaren barruan. Tailerra kontsumo arduratsuari eta ekodiseinatutako produktuei buruzkoa izan da. Helburua argia da: guztion artean planeta zaintzea eta mundu hobeago bat eraikitzea 🌍. Jardueraren bidez, ikasleek hausnartu dute...Sakondu
🧭 Otsailaren 25ean, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogora erakundearen jardunaldi berezi bat antolatu zuen Bilbao Exhibition Centre-en, eta 500 gazte baino gehiago bildu ziren helburu argi batekin: frankismoari buruzko mito batzuk deseraikitzea eta gure iragan hurbilaren inguruko ikuspegi kritikoa sustatzea 🏛️ Parte hartu...Sakondu
🌱 Atzo beste tailer bat garatu genuen Hazien Sarea-ren eskutik, elkarrekin ikasteko, sustraiak partekatzeko eta lurrari dugun lotura sendotzeko gune bat sortuz. Bertan izan genituen Isabel eta Kim, Guatemalako emakumeak eta Mujeres Tejiendo Red-eko kideak; eta Ruth, baserritar gazte euskalduna, Plataforma de Migrantes de Getxo-ko kidea,...Sakondu
🍽️ Lauaxeta Ikastolan jantokia zerbitzu hutsa baino askoz gehiago da: hezkuntza- eta zaintza-gunea da, ongizatea erdigunean jartzen duena. Egunero, ikasleak mahaian ere laguntzen ditugu, ohitura osasungarriak, autonomia eta elkarbizitza sustatuz. Gure indargune nagusietako bat da janaria Ikastolako sukalde propioan prestatzen dela. Horri esker, kalitatea, freskotasuna eta...Sakondu