Aurki gaitzazu

Category

GIH eta Agenda 2030
🎙️ Lauhaixetara Irratian, Lauaxeta Ikastolako irrati proiektuan, egun berezia bizi izan dugu. Irratiaren Nazioarteko Eguna dela eta, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleen eta Orue Igurco IMQ egoitzako egoiliarren arteko elkarreragin proiektuari jarraipena emanez, topaketa polita izan dugu gaur ikastolan. Oraingo honetan, Orue egoitzako egoiliarrak izan dira protagonistak. Lauaxetara etorri dira eta gure ikasleek elkarrizketa bat egin diete...
Sakondu
🌱  💚Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Hazlo Verde tailerrean parte hartu dute, Leroy Merlin enpresak sustatutako hezkuntza-ekimenaren barruan. Tailerra kontsumo arduratsuari eta ekodiseinatutako produktuei buruzkoa izan da. Helburua argia da: guztion artean planeta zaintzea eta mundu hobeago bat eraikitzea 🌍. Jardueraren bidez, ikasleek hausnartu dute gure eguneroko erabakiek ingurumenan duten eraginaz eta nola ekintza txikiek...
Sakondu
💛 🎶📰Justiziazaleak ikasleen agentziak erronka eder eta beharrezko bati heldu dio: gure inguruko adineko pertsonen bakardade-sentimendua murrizten laguntzea. Hurbiltasuna eta harreman jarraitua sortzeko aukerari begira, IMQ Igurco Orue egoitza aukeratu dute, Lauaxetatik oso gertu dagoena. Horretarako, hainbat ekimen pentsatu eta antolatu dituzte: belaunaldien arteko bingo saio batetik hasi eta “Teleberri” berezi bateraino; bertan, ikasleek gaur...
Sakondu
🎙️ Irratiaren Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastola-ko ikasleek komunikazioaren munduarekin lotutako esperientzia berezia bizi izan dute. Cadena SER-eko Hoy por Hoy saioaren gonbidapena onartuta, ikasle talde batek irrati estudioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, bertan LauHaixetara Irratia, Lauaxetako irratiaren funtzionamendua zuzenean azaltzeko. Nola prestatzen dituzten saioak, nola antolatzen dituzten elkarrizketak eta podcastak, eta zer suposatzen duen beraientzat...
Sakondu
🔬✨ Emakume eta Nesken Zientziaren Nazioarteko Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastolako ikasleek parte hartu dute Amorebieta-Etxanon antolatutako ekimenean, zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten duten emakumeen lana ikusarazteko eta balioan jartzeko. Jardunaldiaren helburua inguruko emakume zientzialari eta teknologoen ekarpena azpimarratzea izan da, haien esperientziak ikasleengana eta herritarrengana hurbilduz. Lauaxetako ikasleek ahotsa eta presentzia eman diete...
Sakondu
💌Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Colisée Larraruriko egoitza bisitatu dute, bertako egoiliarrei maitasunez prestatutako gutunak eta oparitxoak eramateko. Esperientzia honi esker, ikasleek enpatia, errespetua, entzutea eta elkartasuna bezalako balioak landu dituzte, keinu txikiek beste pertsonen egunerokoa hobetu dezaketela ikasiz. Topaketa hunkigarria eta aberasgarria izan da guztiontzat, belaunaldien arteko harremanen garrantzia gogorarazten diguna. 💚
Sakondu
🎁 Beste urte batez, Lauaxeta Ikastolak bere Jostailu Azoka Solidarioa ospatu du, gure komunitatearen konpromiso sozial eta hezitzailea islatzen duen ekimena. Familien, ikasleen eta hezkuntza-taldearen parte-hartzeari esker, azoka elkartasuna eta ikaskuntza eskutik doazen gune gisa sendotu da. Ekimen honek IBko ikasleen Zaindu gaitezan agentziaren konpromiso aktiboa du, ekintza gidatu eta dinamizatuz, justizia sozialaren eta lankidetzaren balioekin...
Sakondu
🌱 Ikastea ez da edukiak jasotzea bakarrik; ingurua zaindu eta errealitatearekin konektatzea ere bada. Horregatik dago, besteak beste Ekotaldea, Ikasleen Agentzietako bat, Nazioarteko Batxilergoaren (IB) markoan. IBk ikasleak edukiak ikastera ez ezik, ekimena hartzera, pentsamendu kritikoa garatzera eta komunitatearekin konprometitzera bultzatzen ditu. Ikasleen Agentziak ikasle taldeak dira, benetako proiektuak garatzen dituztenak. 🌿 Ekotaldea Lehen Hezkuntzako ikasleek...
Sakondu
🌿 Nazioarteko Batxilergoaren testuinguruan, ikasleen agentziak ikasleek ingurunea hobetzeko egiten duten konpromiso aktiboaren adierazgarri dira. Haien bidez, gazteek benetako behar sozialak identifikatzen dituzte, ekintzak proposatzen dituzte eta mundu bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko ekimenetan parte hartzen dute. 🌍 Horietako bat da Justiziazaleak taldea, justizia sozialarekin, elkartasunarekin eta giza eskubideen defentsarekin konprometituta dagoena. Joan den ostiralean, Igurco-Orue...
Sakondu
🐷🌳 Askotan, ideia onenak mundua jakin-min eta sormen begiekin ikusten dutenengandik datoz: haurretatik. Duela aste batzuk, Lehen Hezkuntzako ikasle talde batek gutun berezi bat idatzi zion ikastolako zuzendaritzari. Bertan, eskaera xelebre baina zoragarria egiten zuten: Laia Guneko baserri-eskolara txerritxoak ekartzea. Haien arrazoia sinplea eta bikaina zen aldi berean: “ikastolan haritz asko daude, eta ematen dituzten...
Sakondu
1 2 3 15