Garapen pertsonalak ez du amaierarik. Ez gure seme-alabenak, ezta geureak ere. Adin bakoitzean, gure seme-alabek erronka desberdinei egin beharko diete aurre. Nola lagundu bidean, zailtasun edo erronka bakoitzetik ikas dezaten lortuz? Lauaxetako Familia Eskolatik gure laguntza eta esperientzia eskaintzen dizugu, baita gai bakoitzean esperientzia eta ibilbide luzea duten adituena ere. Urtarrilean, adibidez, gai hauek jorratuko...Sakondu
Elikagaiak alferrik galtzea mundu mailako arazoa da, eta urtetik urtera okerrera doa. Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen kalkuluen arabera, urtero 1.300 milioi tona elikagai alferrik galtzen dira mundu osoan, hau da, ekoitzitako janari guztiaren erdia baino gehiago. Bolumenari dagokionez, horrek bi bilioi plater beteko lituzke! Pertsona baten zaborra beste baten altxorra da. Soberakin guztiak...Sakondu
Eguberriak, lagun ikusezina, urtebetetzea, ospakizun jakin batzuk… jai hauetan ere ingurugiroaren alde ekin dezakegu. Eta gu, laguntzeko gaude. Horretarako eskaintzen dizkizugu Ingurugelak partekatutako ideiak: Gabonetako apaingarriak egiteko ideiak, opari jasangarriak, opariak era jasangarrian biltzeko ideiak, Gabonetako jakiak prestatzeko aholkuak, eta bestelakoak. Ondoko lotura bisitatzea baino ez duzu.Sakondu
Batzuetan erabakia argi dago, baina gehienetan aukera bat baino gehiago dago buruan. Informazioa eta laguntza eskaintzeko asmoz, larunbat honetan Orientazio Azoka ospatu dugu. Bertan, Batxilergoko azken ikasturteko ikasleek eta haien familiek unibertsitate ezberdinetara hurbiltzeko eta horietako bakoitzak eskaintzen dituen ikasketak ezagutzeko aukera izan dute. Larunbat honetan Lauaxetan egindako topaketa hau bat etorri zen Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta...Sakondu
Lauaxeta familien kooperatiba bat da, eta horrek, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren jabeak. Hala, joan den ostiralean, urtero bezala, Kooperatibisten Ohiko Batzarra ospatun dugu, aurreikusitako gai-zerrendako puntuak aztertu eta Lauaxetaren etorkizunari begira erabakiak hartzeko. Aurrera!Sakondu
Familien laguntzari esker, ospatu barri dogun Jostailuen Azoka solidarioan 1.194 € jaso ditugu! Bildutakoa, “La cuadri del hospi” erakundera bideratuko dogu, minbizia duten haurrei laguntzeko asmoz. Eskerrik asko beraz! Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...Sakondu
Guraso garen aldetik, gure seme-alabentzat onena bilatzen dugu, eta, horretarako, esperientzia duten profesionaletaz baliatzen gara, baina parte hartzea eta jarraipena egitea ere nahi izaten dugu. Gure seme-alaben ikastetxea kooperatiba bat izateak, hain zuzen ere, gehiago parte hartzeko aukera ematen digu, ez bakarrik egunerokoan eta arlo akademikoan, baita ikastolaren kudeaketan ere, azken batean, familiak baitira ikastolaren...Sakondu
Atzoko egunean, haurren jostailuen publizitateari buruzko kode deontologiko berria indarrean sartu zela eta, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gai horri buruzko elkarrizketa bultzatzeko. Zer jostailu mota aukeratzen dituzte txikienek? Oraindik ere estereotipoen baldintzapean al daude? Lortuko al dugu horiek desagerraraztea txikienen jokoari dagokionez? Guztion esku dago, bakoitzaren aukera pertsonalak errespetatzen dituen gizarte irekiago batean...Sakondu
Egia da pertsona bakoitzak irizpide desberdinak izan ditzakeela ikastetxe baten alde egiteko. Hala ere, pertsona gehienek kontuan hartzen dituzte irizpide batzuk ere badaude. Zer irizpide hartu behar dira kontuan seme-alaben izenean non matrikulatu aukeratzeko? Zein da ematen duten hezkuntza-eredua?, nolakoak dira irakasleak?, zer emaitza lortzen ditu ikastetxe horrek?, zer tratamendu ematen die hizkuntzei?, zein da...Sakondu