Gaur Deustuko Unibertsitateko ehun bat ikasleren bisita jaso dugu. CAFyD (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak) Gradua egiten ari diren ikasleak dira, eta Lauaxetan eskolaz kanpoko kirolari buruz gehiago jakin nahi izan dute.Sakondu
Datorren astelehenean irekiko da Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako matrikulazio-prozesua, baina oraingoan matrikulazio-araudi berriak eragindako aldaketekin egingo dugu. Zer da zaurgarritasun-indizea? Nola eragiten dio matrikulazioari? Horren inguruan hitz egingo dugu Onda Vascan, mahai-inguru batean, eta matrikulazioa egiteko unean dauden familiekin esteka partekatuko nahi dugu, zalantza batzuk argitzeko baliagarria izan daitekelakoan. Audioa hemen entzun dezakezu. Aurrekoaz...Sakondu
Etengabeko ikaskuntza funtsezkoa da hazkunde pertsonalerako eta gure ekarpena hobetzeko, hainbat arlotan, hala nola lan-arloan edo gizarteari oro har egiten diogun ekarpenean. Eta horrela da guztiontzat, ikasleentzat eta helduontzat ere; ildo horretan ere erreferentzia-eredu positiboa eman diezaiekegu gainera. Garrantzitsua da gure jarduerei buruz hausnartzea, ondorioak atera eta hobekuntzak identifikatzeko, joera berriei buruz ikasteko eta egiten...Sakondu
Denok ditugu hitzen bidez adierazten ditugun asmoak eta helburuak. Baina gure ekintzek erakusten dute helburu horiekin benetan konprometituta gauden edo ez. Gure memorian ekintza, gertakari, adibide eta ebidentzia asko biltzen ditugu, azken urtean zer egin duguna azaltzeko asmoz. Zuretzat egin ditugunaren adibideak izatea garrantzitsua dela uste dugulako. Hitzekoak garelako eta eta hitzak ekintzetara eramatekoak. Besterik...Sakondu
Ez diogu inoiz ikasteari eta garatzeari uzten. Horrela gertatzen da ikasleen kasuan, gure kasuan, guraso eta profesional gisa, eta baita erakunde mailan ere. Gaurko egunean, hain zuzen ere, hezkuntza arloko berrikuntza eta pertsonen praktiken trukaketa ekitaldian izan gara, Euskalitek Kudeaketa Aurreratuaren 28. Europako Astearen barruan antolatutakoa. Gure aldetik, Expertia programa aurkeztu dugu, eta planteatutako gainerako...Sakondu
Lauaxetan ikastola espazio ireki gisa ulertzen dugu. Ildo horretan, ikasleak ikasi eta aberastu daitezke, ez bakarrik beren esperientzietatik edo irakasleek adierazitakotik, baita beste pertsona batzuen bizipenetatik eta esperientziatik ere. Horrela, ikasturte osoan zehar Lauaxeta Ikastolan garatzen den Expertia programaren esparruan, gizarte-eragile ugari hurbiltzen dira ikasgeletara, beren ezagutzak eta esperientzia ikasleekin partekatzeko; eta gai asko jorratzen...Sakondu
Lauaxeta Ikastola, UNESCO zentroa den aldetik, Euskadiko Regional Centre of Expertise (RCE) sortzeko prozesuan ari da lanean. Nazioartean hainbat RCE daude martxan, baina Euskadin lehenengoa izango litzateke. Helburua da Unescoren balioak partekatzen dituzten hainbat erakunderen foro bat sortzea, gizartea eraldatzeko jardunbide egokiak sortzeko eta partekatzeko. Regional Centres of Expertise (RCE) erakunde-sare bat da, kide sortzaileen...Sakondu
Atzoko egunean, hezkuntza sektoreko profesional talde batek Lauaxeta Ikastola bisitatu zuen, gure hezkuntza proiektuan interesa erakutsi ondoren. Sakondu
Gaur bisita berezia dugu Lauaxetan. Koreako unibertsitari-talde batek bisita egin digu, ekintzailetzaren eta beste gaitasun batzuen garapenaz interesatuz. Gandhi School of Koreako ikasleak dira. Sakondu
Joan den astean, Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasle batzuek Julen Munitis margolari eta ilustratzaile autodidakta ezagutzeko aukera izan zuten, ikasleengan berezko sormena eta artista izateko gogoa piztuz! Lauaxetako Expertia programaren barruan ikasleak aberasten dituzten esperientzia batzuen adibidea da. Horren bidez, are gehiago irekitzen dizkiogu ikasgelak gizarteari, eta hainbat profesional eta familia gonbidatzen ditugu gai ezberdinei...Sakondu