Hezkuntzan ez dago poztasun handiagorik gure ikasleak pertsona gisa nola hazten eta garatzen diren ikustea baino. Horretarako beharrezkoa dira lana eta taldean ekitea, bide zirraragarri hori beraiekin partekatuz. Aurten, beti bezala, hor egongo gara, familiekin elkarlanean, urrats bakoitzean zuei laguntzeko, lanarekin, dedikazioarekin eta konpromisoarekin. Horrela kontatzen dute Maitek eta Anderrek Teleberri-n, familia bereko bi belaunaldik,...Sakondu
Komunikazioa errazteko helburuz, ikastolarekin harremanetan jartzerako orduan baliagarri izango zaizun kontaktuen agenda bat prestatu dugu. Bertan, edozein zalantza edo iradokizunen aurrean norengana jo behar duzun aurkituko duzu. Emailez bialtzen da familiei, baina gure webgunearen alde pribatuan ere eskuragarri dago. Gida hau zure telefonoan edota ordenagailuan ere deskargatu eta eskura euki dezakezu baita.Sakondu
Udak askorako ematen du, eta handik bueltan batzuetan harritu egiten gara gure seme-alabak eta ikasleak hazi direnarekin. Gertatu zaizu? Hala bada eta Lauaxetako kirol-arropa berritu behar baduzu, gure online dendatik egin dezakezu.Sakondu
Prest al zaude? Ikastolan lanean dihardugu, zuri datorren astean harrera egiteko! Esteka honetan , ikasturteko egutegia ikus dezakezula gogorarazten dizugu eta beste honetan Haur Hezkuntzako egutegi berezia, baita hemen, Harrera gidak ere. Besarkada bat!Sakondu
Irailaren 2ra arte, ikastola itxita egongo da, hori bai, ikasturte berrirako hainbat obra eta prestaketa egongo dira bitartean. Uda ona opa dizuegu eta gogoratu gure webgunean egutegia, ikasturte berria eta orain arte argitaratutako guztiari buruzko informazioa aurki dezakezuela. Beste barik, bueltara arte ondo izan!Sakondu
Atseden hartzea ere ikasketa garrantzitsua da. Gure seme-alaben bizitzarako baliagarriak eta garrantzitsuak diren gaitasunez hitz egitea gustatzen zaigu. Orain atseden hartzeko sasoia dator, eta horretaz gozatzekoa. Atseden hartu indarberritzeko. Uda zoriontsua opa dizuegu eta irailean indarberrituta itzuliko gara, ikaskuntza-esperientzia eta proiektu berriekin! Atseden hartu, ondo izan eta bueltara arte! Zaindu, ondo izan eta besarkada bana!Sakondu
Alde batera zein bestera begiratu, egutegiaz haratago, Lauaxetan uda eta oporrak arnasten dira. Baina beste zerbait ere arnasten da: aire garbia eta natura. Naturak hormarik gabeko gela eskaintzen du, haurren garapen integrala sustatzen duten ikasgaiez betea. Beren ingurune naturalarekin elkarreragina dutenean, beste modu batera ikasi eta hazten dira. Ez gaude hirigunean, baina hori zortea da...Sakondu
Oporretarako egun gutxi batzuetara eta goizeko jardunean, zer egin egun hauetan motibagarri izateko eta ikasten jarraitzeko? Jarduera asko egiten dira, baina, adibidez, DBHn talentu-tailerrak garatzen ari dira: esploratzaileak, pintura, dantzak, kirolak, joskintza eta birziklapena, kantua eta orkestra, sormenezko idazketa, laburmetariak, gozogintza, eskulanak, irrati eta podcasta, … ikasleek egun horiek amaitzeko haien zaletasunen arabera aukeratzekoak, zerbait...Sakondu
Bere bizitzako 16 urtetan norbait ezagutzen duzunean, ez zaizu gauetik goizera ahazten. Asko dira bidean partekatzen diren esperientziak, bizipenak, uneak, zailtasunak eta pozak, eta horrek batzen gaitu. Horregatik gustatzen zaigu berriz elkartzea, zuei buruz jakitea, zertan ari zareten, ikasten edo lanean, eta, batez ere, bizitza ondo doakizuela jakitea. Horregatik pozten gara egun batean zuen ikastola...Sakondu
Ikasturtea amaitzen ari da, baina ikasturte honetan ez dira ikasleak bakarrik izan aldatu eta garatu direnak. Gogoratzen duzue duela aste batzuk Haur Hezkuntzako esperimentu pare bati buruz hitz egin genizuela? Horietako batean, jatorri desberdineko arrautzak jarri zituzten inkubagailu batean eta oilo baten beroaren azpian. Bestean, krisalidak eta beldarrak aipatu genizkizuen. Bada, biek bilakaera ona izan...Sakondu