Aurki gaitzazu

Category

Uncategorized @eu
🎤 🎶Joan den ostiralean, Rafa Rueda musikaria Lauaxetako ikasleekin izan zen, Musikariak Ikastetxean programaren barruan antolatutako saio berezi batean. Topaketa honetan, Rafak bere ibilbide eta esperientzia artistikoa partekatu zituen, bere sormen-prozesua azaldu zuen, nola konposatzen dituen abestiak eta zerk inspiratzen duen kontatu zuen, eta hainbat kanta zuzenean eskaini zizkien ikasleei. Musikariak Ikastetxean programa Hezkuntza Departamentuak...
Sakondu
📚 🌍Ostiral honetan martxoak 6, KulturLab – Lauaxeta Ikastolan, Mikel Reparaz izango dugu gure artean. Bere Amerikaren arrakalak liburuari eta gaur egungo nazioarteko testuinguruari buruz arituko da solasean, ikuspegi sakon eta argigarri batekin. Gaur egungo munduaren erronkak hobeto ulertzeko eta hausnarketa partekaturako aukera paregabea izango da, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa sustatzen dituen espazio batean. 📅...
Sakondu
🧭 Otsailaren 25ean, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, Gogora erakundearen jardunaldi berezi bat antolatu zuen Bilbao Exhibition Centre-en, eta 500 gazte baino gehiago bildu ziren helburu argi batekin: frankismoari buruzko mito batzuk deseraikitzea eta gure iragan hurbilaren inguruko ikuspegi kritikoa sustatzea 🏛️ Parte hartu zuten ikastetxeen artean izan ziren Lauaxeta Ikastolako Batxilergoko ikasleak ere....
Sakondu
🌱 Atzo beste tailer bat garatu genuen Hazien Sarea-ren eskutik, elkarrekin ikasteko, sustraiak partekatzeko eta lurrari dugun lotura sendotzeko gune bat sortuz. Bertan izan genituen Isabel eta Kim, Guatemalako emakumeak eta Mujeres Tejiendo Red-eko kideak; eta Ruth, baserritar gazte euskalduna, Plataforma de Migrantes de Getxo-ko kidea, huerta komunitario eta agroekologiko baten sustatzailea. Tailerrean Guatemalako eta Euskal...
Sakondu
🎨 Arte garaikideari buruz gehiago jakin nahi al duzue? Noizbait artelan bat etxean izatea pentsatu al duzue? Azken hilabetean, Ikastolako Kultur Laben Raisa Álava eta Saioa Olmo artisten lanak izan ditugu ikusgai, eta biek gure ikasleekin tailerrak ere burutu dituzte. Esperientzia aberasgarria izan da, arte garaikidea modu bizian eta parte-hartzailean gelara ekartzeko aukera eman diguna. Haien...
Sakondu
🌿Atzo, irakasleok TEAL prestakuntzan sakontzeko saioa izan genuen, Kultiba erakundearen eskutik, gure hezkuntza-proiektua talde gisa sendotzen eta garatzen jarraitzeko helburuarekin. TEAL ikuspegiak gure lan-modua berrikustera gonbidatzen gaitu, hiru ardatz nagusitan oinarrituta: autogestioa, konfiantza eta osotasun pertsonala, eta helburu partekatua. Horrek esan nahi du erabakiak modu arduratsuago eta partekatuagoan hartzea, komunikazio kontzientea lantzea eta talde kohesionatuagoa...
Sakondu
🏎️ ⚡🤝Lauaxeta Ikastolan, Mugitek proiektua ez da soilik kart elektrikoen txapelketa bat. Benetako ikaskuntza-esperientzia da: aplikatua, erronketan oinarritua eta gure inguruko enpresa-sarearekin estuki lotua. Ikasturtean zehar, ikasleek ez dute bakarrik hainbat probatan parte hartzen —Amorebieta, San Mamés edo Barakaldo bezalako zirkuituetan—; prozesu osoa bizitzen dute: karta diseinatu eta sortu, muntatu, hobetu, probatu eta aurkeztu arte....
Sakondu
🌙💬Gaur, 5. mailako ikasleek hilekoaren inguruko heziketa jaso dute, urte luzez isilpean, mito artean eta tabu askoren artean egon den gai baten inguruan. Lauaxetan argi dugu: heztea ere bada gorputza ulertzeko tresnak ematea, hazkuntzan gertatzen diren aldaketak normaltasunez bizitzen laguntzea eta norberarekin harreman osasuntsua eraikitzea txikitatik. Saioan, honako hauek landu dituzte: 🔹 Zer den hilekoa...
Sakondu
🌱 Lehen Hezkuntzako 1. mailan esperientzia berezi bat bizi izan dugu Minnie the Seed proiektuaren bidez. Proposamen honi esker, ikasleek modu esperimentalean eta ingelesez landu dute hazi baten bizitzaren zikloa. Saio desberdinetan naturarekin lotutako hiztegia landu dute, eta ulertu dute nola hazi txiki bat landare bihurtzen den: zer behar duen hazteko, zer den ernamuintzea eta nola...
Sakondu
🐖 Nekazariak Eskolan programaren barruan, LMHko 3. mailako ikasleek baserriaren mundura modu praktiko eta esanguratsuan hurbiltzeko aukera izan dute. Oraingoan, txerrien zaintzaile baten bisita jaso dugu, eta hark bere eguneroko lana nolakoa den eta animalia hauek behar dituzten oinarrizko zaintzak zeintzuk diren azaldu dizkie haurrei. Esperientzia honen bidez, ikasleek zer jaten duten, zein den haien portaera...
Sakondu
1 2 3 4 44