Euskal hezkuntza sistema, erreferentziazkoa da mundu mailan. Hain zuzen ere BBC-k horren inguruko erreportai bat zabaldu dau.
Ikusi nahi?
Teknologia barrien edo IKTen bitarteko berrikuntzaz ari garenean, ez gara honeek ikasgelan murgiltzeaz soilik ari, baizik eta euren erabileraren ondorioz ikasketa eta hezkuntzarako ondorio mesedegarri errealak lortzeaz baino. Honen adibide argia dogu atzo Guggenheim Bilbao Museoan aurkeztutako eta Lauaxeta Ikastolagaz batera garatutako proiektua: Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako hezkuntza baliabide interaktiboa da eta gazteei Guggenheim Bilbao Museoaren obretara gerturatzeko aukera emoten deutseena.
Proiektua, Museoaren beraren ekimenez garatua izan da, eta José Ramón Navarro Universidad de Valenciakoa eta Iker Aburto, Lauaxeta Ikastolako irakasleek garatu dabe, biak Apple Distinguised Educators agiridunak.
Jarraitu irakurtzen.
100dik gora dira Lauaxeta Ikastolan boluntariotza lanak egiten dabezan batxilergoko ikasleak. Euren artean batzuek, nagusiagoekaz harremanetan izatea aukeratzen dabe, lotura horretatik alde biek ikasketak barneratzen dabezala konturatuz.
El Correok, pasatako martxoak 29an, honen inguruko barria jaso eban, Lauaxeta Ikastolan ekintza honetan hari diran gazteengana hurbiduz eta eurak elkarrizketatuz.
Jarraitu irakurtzen.
El Mundo aldizkariak urtero bezala, gaur 2016ko martxoak 2an, “Ranking de los 100 mejores colegios” argitaratu barri dau eta Lauaxeta Ikastola, 10. urtez, lehenengo posizioetan suertatu da.
Jarraitu irakurtzen.
Ugaria izan da Lauaxeta Ikastolako ikasleen ekintzailetza proiektuek sortutako interesa, bai proiektuetarikoren batek mundu mailatik jasotako interesatuen deien aldetik, baita bertoko komunikabideek egindako jarraipenaren aldetik ere.
Jarraitu gaituen egunkarien edizio digitaletara sartu zaitekezan ondorengo esteketatik: Aldi berean, argazkietan, Deia eta El Correoko paperezko edizioan agertutakoa ikusi ahal izango dozu.