Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Uncategorized @eu > Zer ikasi nahi dozu gero?

Batzuetan gure seme-alabak eta ikasleak kezkatzen dauzan zalantza da, eta erabakia eurena dan arren, bidean, laguntzeko gauzak egin daikeguz. Besteak beste, Unitour, Batxilergoko 2. mailako gazteak gaur izango diran unibertsitate-orientazioko jardunaldia.
Gehiago jakin nahi dozu? Jarraian daukazu informazio gehiago.
Unibertsitateko orientazio-jardunaldi bat da. Gure kasuan Euskalduna jauregian ospatuko da gaur arratsaldean bertan.
Informazio gehiago eskuratzeko eta ikasleek gaur ezagutu ahal izango dabezan ikastetxeak ezagutzeko, esteka honetan klik egitea besterik ez dozu.
Aurrerago, Lauaxeta Ikastolak orientazio akademiko eta profesionaleko diziplinarteko proiektu bat garatuko dau, hain zuzen ere DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 2. mailako ikasleei zuzendua, eurak baitira erabaki bat hartzeko premia handiena sentitzen dabenak.
Aurrera!

Azken albisteak

2026/01/23
Lauaxeta Ikastola hezkuntza-zentro onenen artean: kalitatean oinarritutako erabakia
2026/01/22
Lauaxeta Hostel: zuretzako espazioa
2026/01/22
Arte garaikidea Kultur Labaren eskutik
2026/01/20
Bigarren bizitzadun jostailuak: gaur Kooperara entregatu ditugu
2026/01/19
LH 1. eta 2. mailako ikasleen ahotsak antzezlan profesional batean
2026/01/19
Etxetik ekintzailetza ereiten

Kategoriak

Buletinean harpidetu