Tag

DBH
Gaur, DBHko 4. mailako gazte batzuek Junior Achievement fundazioaren “Zure finantzak, zure etorkizuna” programari buruzko hitzaldi berezi batean parte hartzeko aukera izan dute. Informazio saio honetan, finantza pertsonalen munduan murgildu ahal izan dira. Aurrekontu bat egiten ikastetik hasi eta aurreztearen eta inbertsioaren garrantzia ulertzera arte, esperientzia horrek beren etorkizunerako funtsezkoak izango diren ezagutza baliotsuak eman...
Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle belgak hartuko ditugu Lauaxetan. 54 ikasle guztira, DBH4. mailakoak, eta egunotan, eguraldiak ahabidetzen badu, gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak erakutsi nahi dizkiegu. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Ongi etorri!
Sakondu
Asteburu honetan, apirilaren 13an Zientzia eta Tekmologia Fakultatean “IX. Udaberriko matematika Lehiaketa”. Bertan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 56 ikastetxetako 584 ikaslek parte hartuko dute, Lehen Hezkuntzako 4. kurtsotik Batxilergoko 2. mailara arte. Haien artean Mikel Patino Torrecilla, Evan Mugica Molis, Izaro Pagalday Aburto, Irati Ugartetxea Intxaurbe, Miren Mondragon Alvarado, Aroa Fernandez Cisneros eta Xabier Ayerra...
Sakondu
Lauaxeta Ikastolako Maia Ramirez Aguirrek eta Maider Uriarte San Martinek osatutako “Zientzialariak” taldea Euskal Autonomia Erkidegoko faseko irabazlea izan da, eta horrela, uztailean Euskadi Estatuko fasean ordezkatzeko sailkatu dira. Non pilatzen dira plastikoak ozeanoan? Zein da atmosferatik ihes egin eta igotzen den globoarentzat amaiera probableena? Galdera horiei egin behar izan diete aurre DBHko hirugarren mailara...
Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.
Sakondu
DBH 3. mailako ikasle batzuk irabazi dute Euskadi mailako Espainako gazte olinpiada zientifikoa. Lehenengo fasea ikastolan onlinean egin ondoren, Euskadi mailan irabazle izan dira Maia Ramirez Aguirre eta Maider Uriarte San Martin! Olinpiada hauek Stem ingurukoak dira eta matematikak, teknologia, biologia, geologia, fisika, kimika, edo astronomía bezalakoak dira gaiak. Informazio gehiago duzu ondoko estekan: https://quintescience.es/ijso/fase-autonomica-2024/
Sakondu
DBHko 3. mailako ikasleak garatzen ari diren diziplinarteko proiektua aukera paregabea da dibertsitatearen ikuspegitik herritar guztien beharrak asetzen dituzten komunitate jasangarriak diseinatzearen garrantzia aztertzeko eta ulertzeko: adinekoak, gazteak, haurrak, dibertsitate funtzionala duten pertsonak, askotariko genero-identitateak dituztenak, etab. Proiektu honetan zehar, ikasleak beren nortasunetik eta beren beharrizanekiko loturatik abiatzen dira, gizartean dagoen aniztasunera zabalduz gero, eta...
Sakondu
DBHko 4. mailako ikasleak diziplina anitzeko proiektu batetan murgidulta daude. Helburua? Beren etorkizun akademikoari eta profesionalari buruzko erabaki informatuak hartzen laguntzea. Helburu hori lortzeko, zer hoberik leku beretik igaro eta haiek senti dezaketena ulertzen duenari entzutea baino. Gertuko pertsonen esperientzietatik ikasteko aukera dute, hala nola ikastolako gurasoengandik eta ikasle ohiengandik. Esperientzia pertsonal horiek ikasleei ikuspegi...
Sakondu
Aste honetan zehar ikasle eta irakasle alemaniarrak eta frantsesak hartuko ditugu Lauaxetan. Hainbat pertsonari erakutsi nahi dizkiegu gure inguruak eta kulturaren ezaugarriak, egun gutxi batzuetan, aurretik gu haienean izan ondoren. Askotariko trukeak egiten dira Lauaxeta Ikastolatik. Ongi etorri!
Sakondu
Ondo pasatzen dugun bitartean zerbait ikasten dugunean, emozioak ikasten dugun horretan inplikatzen ditugu, eta horrek errazago barneratzen laguntzen digu, eta, gainera, gozatu egiten dugu ikasten dugun bitartean. Hori da Pi Egunaren kasuan, gaur Lauaxetan ospatzen duguna, matematika lantzeko eta ikasleei hori egiteaz gain, haren garrantzia ikusarazteko asmoarekin. DBHko ikasleek erronka batzuk dituzte aurretik, erronka matematikoagoetatik hasi...
Sakondu
1 7 8 9 10 11 23