Aurki gaitzazu
Lauaxeta Ikastola > Hezkuntza eta guraso eskola > Sexualitatea eta sexu-identitatea. Nola sentitzen dira gure seme-alabak?

Nerabezaroa erronkaz eta eskariz beteriko etapa da seme-alaben garapenean. Funtsezko helburuetako bat nortasunaren eraikuntza garatzea da.
Aldi berean, nerabezaroan nerabeen pentsamendu, sentimendu eta desio asko beren sexualitatera zuzenduta daude. Prozesu horrekin batera, askotan, kezka, nahasmena eta ziurgabetasuna izaten dira, batez ere sexu-orientazioari dagokionez. Egun hauetan, DBH 4. mailako ikasleek gai honen inguruan hausnartu ahal izan dute Desiraren eskutik.
Lauaxeta Ikastolako familien eskolatik, hain zuzen ere, adin eta etapa bakoitzari lotutako gai nagusiei buruzko gogoeta eta orientazio gisa balio duten hitzaldiak eskaintzen saiatzen gara. Kasu batzuetan ikasleei zuzentzen zaizkie eta beste batzuetan familiei; izan ere, guztien artean gehiago lor dezakegu, norabide berean batuz eta ekarpen positiboa eginez. Familien eskolatik eskaintzen diren hitzaldiei begiratu nahi badiezu, esteka honetan sar zaitezke.

Azken albisteak

2026/05/25
Urrea Nile eta Alizerentzat L’Atelier Dantza eskolarekin, Euskalduna Jauregian
2026/05/25
Ikaskuntzarako lidergoa: elkarrekin eraikitzen jarraitzeko lan saioa
2026/05/25
Kontsumo arduratsua lantzen DBH 2n
2026/05/22
Egin eta Ekin ekimenean saria, etxeko berdintasuna sustatzen duen app batekin
2026/05/22
Energia, planeta eta erabakiak: ikasleek sortutako ikerketa-unitatea
2026/05/22
Eskolarteko eta udal foroa: gizarte inklusiboago baten aldeko konpromisoa

Kategoriak

Buletinean harpidetu