🧭 Lauaxeta Ikastolan hezkuntza ulertzeko modu oso zehatza dugu: ikaslea da protagonista, ikaskuntza esperientzia da eta jakin-mina da motorra. Horregatik, Nazioarteko Batxilergoaren (IB) komunitatearen parte izateak ez du gure egiteko modua aldatzen, baizik eta indartu egiten du, eta gure lana nazioarteko kalitate-estandar altuenekin alderatzeko aukera ematen digu. 🧩 PEP: ikertuz ikasi Lehen Hezkuntzan, Oinarrizko Hezkuntzako Programa...Sakondu
🌍 Aste honetan, atzerriko egonaldi luzeetan interesa duten Lauaxetako familiek ikastolak antolatutako informazio saioetan parte hartzeko aukera dute, EAS Vele, STEP eta Aston Herenciaren eskutik. Saio hauetan azalduko dira hiruhileko edo urte osoko egonaldiak egiteko aukerak, hala nola Irlandan, Erresuma Batuan, Estatu Batuetan, Kanadan edo Zeelanda Berrian. Esperientzia hauek aukera paregabea dira ikasleentzat: hizkuntza gaitasuna...Sakondu
✨Asteburua iristear dago! Une aproposa da deskonektatzeko, alabekin eta semeekin… baina sarritan ez dakigu zer egin. Horregatik, prestatu dugu proposamen sorta bat, entretenitzeaz gain aberasgarria ere izango dena. 🎯 Zer aurkituko duzu hemen? Inguruneaz gozatzeko irteerak eta ibilbideak. Gure begirada zabaltzen laguntzen duten kultura-esperientziak. Ikasleek ikasgelan landutakoarekin lotura duten jarduerak. Hezkuntza-etapa bakoitzera egokitutako aukerak, neska...Sakondu
Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk azken egunotan Alemanian izan dira, Musika Gurs proiektuaren bigarren fasean parte hartzen.Erasmus+ programaren barruan, eta Europar Batasunaren babesean garatzen den proiektu honetan, Lauaxetak Frantziako eta Alemaniako ikastetxeekin elkarlanean dihardu, Espainiako Gerra Zibilean eta II. Mundu Gerran konzentrazio eta errefuxiatu kanpoetan sorturiko abesti eta musika berreskuratzeko eta plazaratzeko helburuarekin. Proiektuak gogorarazten digu...Sakondu
🌍 Egun hauetan, DBH 4. mailako ikasle talde bat Belgikan dago truke-programa batean parte hartzen, esperientzia aberasgarri eta hezigarria bizitzen. Eguneroko bizitzan tokiko familien etxeetan bizi dira, eta horri esker hobetzen dute ingelesa eta frantsesa, eta aldi berean, kultura berri bat, bere ohiturak eta bizimodua gertutik ezagutzen dituzte. Bertako ikasleekin batera hainbat jardueratan parte hartzen dute,...Sakondu
🎶 Ikasturte hasierarekin batera, Lauaxeta Ikastolan ere abian jartzen da gure kulturarekin zuzenean lotzen gaituen jarduera hau: Bertsolaritza. “Norbere buruarengan segurtasuna, autoestimua, komunikazioa edo euskararekin eta gure kulturaren parte den zerbaitekin lotura sakontzea”. Hori da ikasleek bertsolaritzari buruz partekatzen duten hausnarketetako bat. Baina Bertsolaritza horrez gain askoz gehiago da: inprobisatzen ikastea, jendaurrean aritzea, memoria eta erritmoa...Sakondu
DBHko eta Batxilergoko ikasle batzuek Batxilergo Duala egitea aukeratzen dute, eta, hain zuzen ere, aste honetan hasi dute ikasturte berri hau, AEBn dituzten tutore berrien eskutik. Diploma honek ikaslearen jatorrizko herrialdeko batxilergoko titulazioa (aurrez aurre) eta Estatu Batuetako batxilergoko titulazioa edo High School Diploma (digitala) lortzea dakar. Programa horren bidez, ingelesa hobetzeaz gain, prestakuntza akademiko...Sakondu
⛵ Bela kanpamenduan, natura da gela eta itsasoa irakasle. Haizea, olatuak eta korapiloak erronka dira, baina baita talde-lana, erabakiak hartzea eta konfiantza ere. Nabigazioa baino haratago doan esperientzia, ingurunearekiko errespetua, autonomia pertsonala eta abentura uztartzen dituena. 🔗 Gure udako jarduerei buruzko informazio gehiago: https://www.lauaxeta.eus/es/udako-jarduerak/Sakondu
✍️ 🌟📚 Gure ikaslea den Izaro Pagalday Aburto saritua izan da Urruzuno literatura lehiaketa entzutetsuan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen duen ekimenean. edizioa betetzen duen lehiaketa honek DBH, Batxilergo eta lanbide heziketako ikasleen euskarazko narrazio eta poesia lanak saritzen ditu. Aurtengo edizioan 354 parte-hartzaile izan dira, eta horien artean Izaroren testuak nabarmendu du, kalitateagatik eta...Sakondu
🎯 🌱 Zer irudituko litzaizuke ikasturtea amaitzea pasio berriak deskubritzen, modu praktikoan ikasten eta gehien gustatzen zaizuna eginez? Hori da hain zuzen ere DBHko Talentu Tailerren bidez proposatzen duguna: ikasle bakoitzak bere interes pertsonalak aukeratu, esploratu eta garatzeko aukera duen esperientzia, jarduera sortzaile, dinamiko eta motibatzaileen bidez. 🧩 Zer motatako jarduerak eskaintzen ditugu? Tailer hauek...Sakondu