Tag

LH
Euskara Batzordeak Lehen Hezkuntzako ikasleen artean antolatu dituen jarduerak edo lehiaketak dira. Gaur sari banaketa izan da. Zorionak Lander Villasante, Jon López, Beñat Arza, Oier López, Irene Uribe, Unai Aburto, Jon Etxeberria, Aitor Maeso, Joane Artetxe, Iker Morales eta Aimar Domingori.
Sakondu
Atzoko egunean, haurren jostailuen publizitateari buruzko kode deontologiko berria indarrean sartu zela eta, ETBk Lauaxetara hurbildu nahi izan zuen gai horri buruzko elkarrizketa bultzatzeko. Zer jostailu mota aukeratzen dituzte txikienek? Oraindik ere estereotipoen baldintzapean al daude? Lortuko al dugu horiek desagerraraztea txikienen jokoari dagokionez? Guztion esku dago, bakoitzaren aukera pertsonalak errespetatzen dituen gizarte irekiago batean...
Sakondu
Gaurko egunean, Lehen Hezkuntzako zenbait ikaslek, haziak elkartasunarekin lotu dituzte, eta hitzez hitz egin dute. Kalabaza, piper, etab.-en hazien testurak atera eta ezagutu ondoren, Senegalekin harremanetan jarri dira, haziak herrialde baten goseaz amaitu eta garapena bultzatzeko proiuektu bati buruz ezagutuz. Guzti hau bi irabazi asmo gabeko elkarteren eskutik, Hazien Sarea bata, biodibertsitatea mantentzeko eta handitzeko...
Sakondu
Badakigu ez dela Gernikakoaren bestekoa. Xumeagoa da. Baina oinarrian ikasleen lana eta gaitasunak dituela kontuan izanda, meriturik ez zaie falta! Gaurkoan, urriko azoka ospatzen dogu Lauaxetan. Kalabaza, porruak, aza, brokolia, dana eskola-baratzetik jasotakoa, Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleek kudeatutako azoka batean. Ikusi nahi dozu? Poster eta muralen sorkuntzatik, azokaren antolaketatik, salmenta-postuen arretatik, guztia...
Sakondu
Bizipenak ikaskuntza dira. Hala da arlo pertsonalean eta kolektiboan. Zentzu horretan, garrantzitsua da ikasleek gure herriaren historia ezagutzea, nondik gatozen ulertzeko eta bizi izan dugun guztitik ikasteko, iraganeko akatsak saihestuz. Indarkeria saihestuz, horrek ez baitu inolako konponbiderik ematen, sufrimendu erantsi gehiago eragiten baino. Testuinguru horretan, joan den ostiralean Lehen Hezkuntzako ikasle batzuk Gernikara hurbildu eta...
Sakondu
Hori da kontua, ondo pasatzea. Gainera, familiok gure seme edo alaba zein ordutan jaso behar dugun besterik ez arduratzeko eran antolatzen bada, poza bikoitza da. Gure seme-alabentzat eta guretzat. Eta poza agerian izan zen, bai. Hurrengo irudiak ikusi bestela. HH3 eta LH3 bitarteko seme edo alaba baduzu eta animatzen bazara, lotura honetan duzu informazio gehiago.
Sakondu
Batzuetan, haurrek ez dute plan handirik behar, lagunekin egotea eta jolastea besterik ez. Gauza sinpleekin gozatzen dute gozatzen dutela, eta gurasoei hori ondo datorkigu gure eguneroko bizitzaren prisak kontutan izanik. Lagunak, jolasa, dibertsioa eta familientzako erosotasuna. Ospatu programaren osagaietako batzuk dira: HH 3 urtetako eta Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek urtebetetzeak ikastolan bertan ospatzeko duten...
Sakondu
Lauaxetako Funghi Thinking proiektua estatu mailan hautatu dute Hezkuntza Berriztatzeko sarietarako hautagai. Ekonomia zirkularreko proiektu honetan, ikasleek perretxikoak lortzen dituzte kafe birziklatutik abiatuta, eta adin eta etapa askotako ikasleak inplikatzen ditu, Lehen Hezkuntzatik Batxilergora eta hainbat ezagutza-eremutara, matematikatik biologiara. Aurten ere, irakaskuntzako jardunbide egokiak izango dira protagonista IFEMA MADRIDek HEZKUNTZA 3.0 erakundearekin elkarlanean antolatzen duen...
Sakondu
Egunak Aurrera, Lizarra eta Eginokoak ere bueltan daude eta honekin, gure seme-alabekin alkartzeko unea. Ondo etorri eta eskerrik asko monitoreei!
Sakondu
Fair Saturday Fundazioaren Pentsatzeko Ipuinak ekimena, haur eta gazteentzako literatura-lehiaketa bat da, literatura-sormenaren bidez gizarte-problematika desberdinei buruzko gogoeta sustatzeko helburuarekin. Aurtengo edizioan, Lauaxeta Ikastolako ikasle batzuk sarituak izan dira! Edizio berri honetan, osasun mentalari buruz gogoeta egitera gonbidatu dituzte, inguruan sortzen diren tabu eta estigmekin apurtzeko hausnarketa indibidual eta kolektiboak eragiteko. Lauaxeta Ikastolako hainbat ikaslek...
Sakondu
1 19 20 21 22 23