Aurki gaitzazu

Kulturlab

Lauaxeta Ikastola > Kulturlab

KulturLab: kultura esploratu, sortu eta partekatzeko gunea

KulturLab liburutegi bat baino askoz gehiago da. Ikasleek, familiek eta eskola-komunitate osoak ezagutza esploratzeko, sortzeko, ikertzeko eta partekatzeko topagune bizia eta dinamikoa da.

Jakinmina eta pentsamendu kritikoa sustatzeko diseinatuta, KulturLabek kultura, ikerketa eta lankidetza uztartzen ditu ikaskuntza-esperientzia esanguratsuen bidez. Hemen, ikastea ez da soilik informazioa jasotzea, baizik eta esperimentatzea, irudikatzea, hausnartzea eta ideia propioak eraikitzea.

Espazio hau hainbat lan-lerrotan egituratzen da, bertan garatzen diren esperientzia guztiei zentzua emanez:

  • Irakurzaletasuna sustatzea, ezagutzarako sarbidea eta pentsamolde ireki eta kritikoa garatzeko.
  • Ikerketa proiektuak, jakinmina, analisia eta mundua ulertzeko gaitasuna indartzeko.
  • Ikasleen agentzia, ikasleak protagonista bihurtuz, euren ekimenak diseinatu eta garatzeko.
  • Hezkuntza artistiko-kulturala, adierazpen modu desberdinak ezagutuz sormena eta pentsamendua aberasteko.
  • Guraso eskola, familiak kulturaren eta ikaskuntzaren sustatzaile aktibo bihurtuz.
  • Learning Hub, ikastolan gertatzen dena gizartearen errealitatearekin eta beharrekiko konektatuz.

Haur Hezkuntzatik Batxilergora, KulturLabek etapa guztietan laguntzen du, ikasleei aurkitu, galdetu eta sortzeko aukerak eskainiz, mundua ikuspegi ireki, kritiko eta konprometitu batekin ulertzeko prestatuz.