Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
Edozein lan edo eginkizunetan, egindako esfortzua eta dedikazioa aitortza eta zorionak jasotzeko modukoak dira. Eta, gainera, ahalegina eta konpromisoa tartean daudenean, emaitzak ere iritsiko dira, epe ertain-luzera. ๐Ÿ›ค๏ธ Ildo horretatik, ikasturte honetan zehar erronkei eta zailtasunei aurre egiteko esfortzuz aritu diren ikasle askori gure zorionik beroenak helarazi nahi dizkiegu. Eta, bereziki, 1. eta 2. Batxilergoko...
Sakondu
๐ŸŽ‰ ๐Ÿ‘๐Ÿ‘จโ€๐Ÿ‘ฉโ€๐Ÿ‘งโ€๐Ÿ‘ฆ Asteburu honetan emozioz eta elkarbizitzaz beteriko jardunaldi bereziak bizi izan ditugu. Kirol eta familia topaketen bitartez, amaiera eman diogu ikasturte honetako eskolaz kanpoko kirol jarduerei. ๐Ÿ’ช๐Ÿ’ซ Eskerrik asko ikasleei eta familiei erakutsitako konpromisoagatik, ahaleginagatik eta ilusioagatik. Eta, gainera… pista berria estreinatu dugu! ๐Ÿ†•๐ŸŸ๏ธHockey taldeak izan zuen ohorea gure pista berria inauguratzeko, eta ezin...
Sakondu
Gure ikastolan, ikaskuntza ez da soilik gelan gertatzen, esperientzia partekatuen bidez ere transmititzen da. Eta horietako bat bereziki polita izan da: Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako bertso saioa, bertsolaritzan esperientzia duten ikasle beteranoek eskainia. Saio honen bidez, bertsolaritzaren lekukoa belaunaldiz belaunaldi pasa da, eta bertsoak sortzen urteak daramatzatenek beren zaletasuna partekatu dute, etorkizuneko bertsolari berriak pizteko...
Sakondu
Mikel Patino, DBH 2. mailako ikaslea, Euskadiko Matematika Olinpiadan saritua izan da. Aitortza honek ez du soilik bere gaitasun akademikoa nabarmentzen, baizik eta erronka konplexuei aurre egiteko, logikaz eta sormenaz pentsatzeko eta matematikak eskolatik harago gozatzeยญko duen gaitasuna ere bai. ๐Ÿ… Matematika Olinpiada proba zorrotza da, Euskadiko ikasleen gaitasun matematikoak neurtzeko sortua. Parte hartzea bera...
Sakondu
Euskararen aldeko lana ez da soilik irakasle edo hezitzaileen ardura. Gure ikasle askok ere egunero ekarpena egiten dute, ekintzen bidez, erabileraren bidez eta beste ikaskideei eredua eskainiz. Lauaxetan, badugu horrelako ikasle talderik: euskararen alde aktiboki lan egiten duen talde bat, konprometitua eta sutsua. Aste honetan, aitortza txiki baina bihotz handikoa egin nahi izan diegu. Izan...
Sakondu
Askotan pentsatzen dugu aldaketa handiak egiteko mundua aldatu behar delaโ€ฆ baina, zer gertatzen da gure inguruko errealitatearekin? ๐ŸŒ Edukazioa eta berdintasuna eskutik doaz, eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko lehen pausoa gure egunerokotasunean eta ingurune hurbilenean hasten da: ikastolan bertan. Hori da, hain zuzen, Haregin taldearen lana. DBHko eta Batxilergoko ikasleek osatutako talde honek urteak daramatza...
Sakondu
๐ŸŒ๐ŸŽ“Lauaxeta Ikastolan etorkizunera ateak zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu, eta horietako bat Batxilergo Duala da. Programa honi esker, gure ikasleek ez dute soilik gure ikastolan Batxilergoa amaitu, baizik eta AEBetako High Schooleko titulazio ofiziala ere lortu dute ๐Ÿ—ฝ๐Ÿ“š. Aitortza bikoitz hau Espainiako eta AEBetako curriculumak uztartzen dituen online egiturari esker lortzen da, eta konpromisoa, etengabeko...
Sakondu
Gaur hasi da Lauaxetan C1 mailako euskara prestatzeko ikastaro trinkoa, Aurten Bai erakundearen eskutik. Batxilergoko 50 ikasle baino gehiago izango dira bi astez, goizetan, ikastaro honetan parte hartuko dutenak, euskarazko gaitasun maila hau eskuratzeko prestakuntza espezifikoa jasoz. ๐Ÿ‘‰ Zertan datza ikastaroa?10 eguneko ikastaro trinkoa da, non ahozko, idatzizko, entzumeneko eta irakurmeneko trebetasunak modu praktikoan lantzen...
Sakondu
Osakidetzak DBHko 3. mailako ikasleei emandako sentsibilizazio-hitzaldiaren ondoren, non odol-ematearen garrantziaz hausnartu zuten, erronka bat proposatu zitzaien: familiei zuzendutako sentsibilizazio-kanpaina bat diseinatzea. ๐Ÿ’ฌโค๏ธ Eta horixe egin dute. Emaitza gisa, datorren ekainaren 7an, Ikastolako Jaiaren ๐ŸŽ‰ baitan, odol-emateko autobus bat ๐ŸšŒ izango dugu ikastolan. Goizeko 10:30etatik eguerdiko 14:00ak arte ๐Ÿ•‘ egongo da bertan, 18 urtetik gorako...
Sakondu
Gaur eta bihar, gure ikastolako DBHko 3. mailako ikasleek esperientzia paregabe batean parte hartuko dute: Elhuyar Zientzia Azoka, Bilboko Areatzan ospatzen den zientzia-azoka, eta 640 gazte baino gehiago biltzen dituena Euskal Herriko ikastetxe desberdinetatik. Jardunaldi hauetan, gure ikasleek ikasturtean zehar garatutako proiektu zientifiko eta teknologikoak aurkezten dituzte, euren ikerketak partekatzen dituzte eta zientziarekiko interesa duten...
Sakondu
1 13 14 15 16 17 122