🌍🎓Lauaxeta Ikastolan etorkizunera ateak zabaltzearen aldeko apustua egiten dugu, eta horietako bat Batxilergo Duala da. Programa honi esker, gure ikasleek ez dute soilik gure ikastolan Batxilergoa amaitu, baizik eta AEBetako High Schooleko titulazio ofiziala ere lortu dute 🗽📚. Aitortza bikoitz hau Espainiako eta AEBetako curriculumak uztartzen dituen online egiturari esker lortzen da, eta konpromisoa, etengabeko...Sakondu
Gaur ospatu dugu Zu ere erromantiko literatur lehiaketaren IV. edizioaren sari banaketa. Bi urterik behin, Batxilergoko 1. mailako Literatura Unibertsala ikasgaiko ikasleak dira lehiaketaren antolatzaile eta epaimahai. Haiek izan dira, hain zuzen ere, gaurko sarituen lana ebaluatu dutenak. 👏✨ Lehiaketaren helburua?Erromantizismo mugimenduko ezaugarriak islatzen dituzten ipuin laburrak sortzea, eta aurtengo edizioan lan bikainak aurkeztu dira...Sakondu
Gaur, 11:15etan, LHko 1. jolasorduan, ospatu da Lehialariak Agentziak eta Kultur Labek antolatutako marrazki lehiaketaren sari banaketa. Lehiaketa LH1 eta LH2ko ikasleei zuzenduta egon da eta helburua izan da gure liburutegiko orri-markatzaile berriak dekoratzea, liburuen maileguarekin erabiltzeko eta itzultzeko data adierazteko. Epaimahikideak Lehialariak agentziako ikasleak izan dira eta talde bakoitzeko irabazle bat aukeratu dute. Hona...Sakondu
Igande honetan, MugitekLab Lauaxeta taldeek Greenpower zirkuituan parte hartu zuten Amorebieta-Etxanon, ingeniaritza eta jasangarritasunarekiko duten grina eta haien lan ona erakutsiz, izan ere 3 sari eta Salaon kategorian nagusitza lortu zuten eta. 💡🔋 Baina lasterketa hau ez zen abiadurari eta eraginkortasun energetikoari buruzkoa bakarrik izan. Hurrengorako, taldeek erabiltzen duten ekipamenduaz gain, zirkuitura elementu berria gehituko...Sakondu
Joan den martxoaren 5, 6 eta 7an, Lauaxeta Ikastolan, gure LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleek beren ingeles gaitasunak erakusteko aukera paregabea izan zuten Cambridge Spelling Bee txapelketan. Lehiaketa hau Lehialariak agentziaren laguntzarekin antolatu zen, eta parte-hartzaileek ingelesezko hitzen ezagutza eta trebetasunak praktikan jarri zituzten. Baina, zer da Spelling Bee? 🌟🐝 Spelling Bee lehiaketa...Sakondu
Duela egun batzuk kontazten genizuen Aitziber Ibarra, Izaro Poza eta Maider Uriarte ikasleek Exporecerca Jove azokan parte hartu zutela, non UVGuard izeneko proiektua aurkeztu zuten, melanoma prebenitzeko helburuarekin. Gaur, pozik jakinarazten dugu haien lanak aitortza jaso duela, fotonikaren arloko ikerketa saria irabaziz. Sari honek haien sormena, zorroztasun zientifikoa eta konpromisoa azpimarratzen du, eta erakusten du...Sakondu
🎉 Gaur, Lauaxeta Ikastolako hiru ikaslek, Aitziber Ibarra, Izaro Poza eta Maider Uriarte, UVGuard proiektua aurkezten dute Bartzelonan ospatzen den nazioarteko Exporecerca Jove azokan. 🔬 UVGuard azaleko minbizia prebenitzeko irtenbide teknologikoa da, APP eta UV izpiak detektatzeko eskumuturreko baten bidez, eguzki-eraginpean denbora gehiegi egotea ekiditen laguntzen duena. 🌍 Exporecerca Jove ikerketa sustatzeko eta gazteen arteko...Sakondu
First Lego League robotika-lehiaketa baino askoz gehiago da; berrikuntza, sormena eta talde-lana batzen dituen espazioa da, erronka errealak zientzia eta teknologiaren bidez gainditzeko. Aurten, gure ikasleek esperientziaz gozatzeaz gain, bi sari garrantzitsu irabazi dituzte: 🥇 Arrasateko Udala Saria – Etorkizun oparoko gazteentzat🥇 Maier Saria – Ingeniaritzan bikaintasuna Talde irabazlea Ilargi Merino, Leire Fernández, Uxue Medina,...Sakondu
Asteburu honetan, Miren Rementería, Julen Atxutegi, Aroa Jiménez, Asier Morcillo, Aitor Ortiz de Guinea eta Maider Uriarte, gure ikasleek European Youth Parliament (EYP)-en tokiko fasean parte hartzeko aukera izan dute, Bilbon ospatu den ekitaldian. Aurten ere, ekimen honetara batu gara, zeinak pentsamendu kritikoa, eztabaida eta lankidetza sustatzen dituen Europako gazteen artean. Zer da European Youth...Sakondu
Opor aurretik, Izaro Pagalday eta Nikole Etxebarria ikasleak irabazle izan ziren Amorebietako Literatura Lehiaketan. Eskualdeko 213 ikasle bildu zituen lehiaketa honek, idazketaren bidez gazteen sormenari ahotsa ematen dio. Urtero ospatzen den lehiaketa hau aukera paregabea da gazte talentu literarioek beren ideiak adierazi eta partekatzeko. Izarok eta Nikolek, beren lan original eta sentikorrei esker, nabarmendu ziren...Sakondu