Category

Uncategorized @eu
Lauaxeta Ikastolan, gazteen ahotsek gure ingurunea aldatzeko duten indarrean sinesten dugu. Horregatik, 1. DBH-ko hainbat ikaslek Amorebieta-Etxanoko gazteen arteko elkarbizitza eta harremanak hobetzeko proposamenak sortzen aritu dira. Saio ezberdinetan zehar, ikasleek euren ideiak partekatu dituzte, eguneroko egoerei buruz eztabaidatu eta ingurune inklusiboago eta errespetuzkoago bat nola sustatu hausnartu dute. Barruko saio horien ostean, gaur kanpoko...
Sakondu
Bihar egun berezia da Lauaxeta Ikastolan. Promozio-jaia ospatzen dugu, ikasketa etapa amaitzen duten ikasleekin batera, bizipen, ikaskuntza, erronka eta oroitzapenez beteriko zikloari agur esanez. Eguna ez da soilik agur esateko unea, baizik eta ikasle bakoitzaren ibilbidearen eta esfortzuaren aitortza zintzoa. Hazi egin dira, ikasi dute eta mundura begirada kritiko, jakinmin handiko eta konprometitu batekin abiatzeko...
Sakondu
Aste honetan, 2. mailako ikasleek irteera didaktikoa egin dute Atxondora. Ondo pasatzeaz gain, ikasgela eta ohiko testuingurutik kanpo asko ikasten dute horrelako irteeretan. Natura bete-betean eta hain ingurune ederrean, ikasitakoa bizipenetara eramatea ederra da. 💚✨
Sakondu
Gaur, Lauaxeta Ikastolako 1. DBHko ikasleek aukera paregabea izan dute operaren munduan murgiltzeko, ABAO Bilbao Opera-ren ABAO Txiki programaren baitako hitzaldi didaktiko baten bidez. Ondoren, Soy Salvaje opera-txikia Arriaga antzokian ikustera joango dira, eta orain ekitaldi horren ideia gakoak eskaini dizkiote. Oholtzaren gainean ikusten denaz harago —janzkera ikusgarriak, argiak eta ahots indartsuak—, bada lan handiz...
Sakondu
Azken zubian zehar, Lauaxeta Ikastolako 1. Batxilergoko ikasleek esperientzia paregabea bizi izan dute, Frantzia eta Alemaniako ikasleekin batera. Erasmus+ programaren baitan garatutako nazioarteko proiektu honek helburu du kontzentrazio esparruetan sortutako musika berreskuratzea, eta biziraupenerako sormenaren indarra azpimarratzea. Lehen fase honetan, ikasleek Gernika bisitatu dute, gerraren izugarrikeriaren ikur bihurtua, eta Mauleko Gurseko kontzentrazio esparrua, historian leku...
Sakondu
Gaur Osakidetzako profesionalen bisita jaso dugu gure ikastolan. Hainbat saio egingo dituzte DBHko 3. mailako ikasleekin, odol-ematearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Proiektu komunitarioa ikasgaiaren baitan izan da. Adin txikikoak diren arren, funtsezkoa da kontzientzia hori lehenbailehen sortzea, heldu direnean odol emaile bihurtzeko prest egon daitezen. Gainera, ekainean ospatuko dugun ikastolako jaian, odola emateko unitate mugikor bat etorriko...
Sakondu
Atzo, Lauaxeta Ikastolan, hitzez, irudimenez eta emozioz beteriko jardunaldia bizi izan genuen, Liburuaren Astea ospatzeko. Eguna Bibiñeren ipuin-kontalariarekin hasi zan, eta txikienak liluratu zituen magia eta balorez betetako istorioekin. Ondoren, ikasleek aukera izan zuten Jasone Osoro idazlearekin topaketa literario batean parte hartzeko, non bere lanen atzean dagoen sormen prozesua ezagutzeko eta euren zalantzak partekatzeko aukera...
Sakondu
Aste honetan, 1. DBHko ikasleek aukera paregabea izango dute Kontsumobide-ren eskutik hausnarketa saio batean parte hartzeko. Kontsumobide Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Institutuaren erakundea da. Bere helburua da herritarrak kontsumo arduratsu, kritiko eta osasuntsu baterako heztea, eta eskubideak eta betebeharrak ezagutzera ematea. Bere jardueretan, ikastetxeetan eskaintzen dituen hitzaldiak eta tailerrak nabarmentzen dira, gazteen artean kontzientzia sustatzeko. Oraingoan,...
Sakondu
Aurtengo Aste Santuko oporretan, gazte askok Lauaxeta Ikastolatik eta etxetik urrundu ziren atseden hartzeko. Beste batzuek, ordea, beren inguruan geratzea eta bizipen bereziak bizitzea erabaki zuten. Horien artean daude Señeak Bizkaia Rock Kanpusa eta futboleko kanpusa Lauaxetan ospatu zituzten parte-hartzaileak. Apirilaren 21etik 26ra, 23 gazte talentudun bizkaitar —14 eta 17 urte bitartekoak— musikan murgiltzea aukeratu...
Sakondu
Ahaleginaren ondoren… merezitako atsedena! 🌿 Ikasturteko bigarren zatian proiektuak, esperientziak, emozioak, lan partekatua eta konpromiso handia izan dira protagonista. 🎒📚💡 Orain, Aste Santuko oporrak iristear daude, eta momentua da geldialdia egiteko, arnasa hartzeko eta indarrak berriz hartzeko. 🌬️✨ Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu ikasleei, euren ahalegin eta jarreragatik; familiei, betiko babesa eta lankidetza eskainitzeagatik; eta...
Sakondu
1 2 3 32