Lauaxeta Ikastola

Historia

Gure izena, Esteban Urkiaga “Lauaxeta” poetarengatik dator.

1977an eratu ginan eta lehen hamar urteetan, hasierako 150 ikasleetatik 1.450 izatera pasatu ginan, eta 9 ikasletik 75era denbora berean.

Harrezkeroko garaietan, azpimarratzekoa izan zen 1988tik 1993rako bitartea, urte haietan arlo nagusi bitan lanean aritu ginan: hezkuntza-berrikuntzan batetik eta kudeaketaren berrikuntza etengabean bestetik, txanpon beraren alderdiak dirala etta bate bestea gabe ezin daitekela eman ulertuta.

Hausnarketaren fruitu, 1996-2000, 2000-2004 eta 2004-2008ko Plan Estrategikoen aldiari ekin genion, Hezkuntza Proiektuaren ardatz harturik baloreak, gure ikasleak bizitzan zehar ikasteko prestatu beharra eta gure azpiegituren berrikuntza.

Horrekin bat, gure Zuzendaritza Taldea bikaintasunaren kudeaketan trebatzea etorri zen, EFQM ereduaren ildotik “kudeaketa berrituz berrikuntza kudeatzeko” asmoz. Helburua lortzeko, prozesukako kudeaketa-sistema bat diseinatu eta ezarri genuen hezkuntza proiektuaren alde, eta egindako lanaren emaitza gisa hainbat sari jaso genituen: 2001eko zilarrezko Q-a (400 puntu baino gehiago EFQM ereduaren baremoan); Hezkuntza eta Zientzi Ministerioaren Kalitatearen Saria, bi aldiz eskuratua, 2001ean eta 2002an; 2003ko urrezko Q-a (500 puntutik gora); finalista 2004an eta 2006an Europako Sarian; Espainiako ikastetxerik onena azken urteetan, El Mundo egunkariaren sailkapenaren arabera; eta Prize Winner for Management by Processes & Facts eta EFQM Excellence Award Winner sariak 2007an.

2004-2008 eta 2008-2012 Plan Estrategikoekin, gure Gizarte Erantzukizuna eta berrikuntzaren kudeaketa lantzea erabaki genuen, gure jarduerak eta emaitzak modu arinago eta eraginkorragoan kudeatu ahal izateko eta pertsonen parte-hartzea eta gaitasunak hobetzeko.

Sortu ginenetik gaur arte, osagai bat izan dugu iraunkor: berrikuntzaren alde izan duugun konpromisoa. Guretzat lehentasunezkoa da gizartearen beharrak igartzea eta haietara moldatzea, gure hezkuntza-proiektua eta kudeaketa dagokionean moldatuz.

Lauaxeta Ikastolaren himnoa
  • Q de calidad 2001
  • Q de calidad 2003
  • Cooperativa de utilidad pública
  • EFQM
  • Certificado de Escuela Sostenible
  • UNESCO
  • Distinguished Educator
  • Logo heldutasuna IKT
  • Academica diploma dual international studies
  • Cambridge English Language Assessment
  • Onetwothink