Tag

DBH
“Zeure buruarekin segurtasuna irabazten duzu, zerbaitetan ona zarela ikusten duzu, ahozkotasuna landu, eta euskararenganako eta gure kulturaren parte den zerbaitenganako lotura sakondu”. Hauek dira besteak beste Lauaxeta Ikastolan Bertsolaritzan dabiltzan ikasleek esandakoak. Hoiekin batera, inprobisazioa, jendaurrean ateratzea, lotsak alde batera iztea, memoria, erritmoa, … era lantzen dira. LH5.etik hasita, euskaran erakutsitako gaitasunaz baliatuz, DBH 2....
Sakondu
Lauaxeta Ikastola ez dago hirigune batean, Zornotza eta Durango arteko muino baten gainean baizik. Batzuentzat desabantaila izan liteke, baina, hain zuzen ere, gure kokapenak ahalbidetzen du ikasleek espazio, berdegune eta inguru zoragarriko ikuspegi zabalak izatea, Urkiolako parke naturala alde batean eta Urdaibai bestean. Gozamenaz haratago, ikaskuntzak naturarekin duen harremana adierazten dute hainbat ikasketek. Beraz,  hirigunetik...
Sakondu
Paule Etxebarria, Hirune Barrenetxea eta Naia Garcia dira. Iaz, Elhuyar Zientziazoka lehiaketan parte hartu eben eta sari moduan Donostiko CFM zentrora bisita gidatu bat irabazi zuten. Bertan, bisita orokor bat eta gero, ikerlari ezberdinekin lan egiteko aukera izan zuten, ordubeteko tarteetan, bakarka. Beste ikasle batzuk ere datozan egunotan, Leioako zein Donostiko kanpusera joango dira, antzeko...
Sakondu
Hizkuntza bat ikastearen azken helburua ikasleek hizkuntza horretan komunikatzen jakitea da, eta, horretarako, garrantzitsua da hizkuntza egunerokoan erabiltzea. Ildo horretan, hainbat truke-esperientzia egiten ditugu ikasturtean zehar beste herrialde batzuetako ikasleekin, hala nola Brujas, La Rochelle, Danimarka edo Berlinekin, besteak beste. Aste honetan bertan, Brujasen ditugu gure ikasle batzuk.
Sakondu
Ikasturtean zehar, Lauaxetak askotariko truke-esperientziak izaten ditu. Oraingo ikasturtean, gaurkoan, daniarrei ongi etorria eman diegu Lauaxetan. Hizkuntzak, kultura eta bizi-esperientziak trukatzeko esperientziak, aberasten dituztenak. Ondo izan!
Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
Adimen Artifizialaren laguntzarekin kart elektriko bat eraikitzea, bere bateriak gehiago irautea… gure ikasleek egindako IAren aplikazioaren adibide batzuk dira. Adimen Artifizilak, tresna berri guztiek bezala, arriskuak, beldurrak eta errezeloak dituzte. IA ez da gure lana egiteko iritsi, gure garapenean laguntzeko baizik. Beste behin ere, teknologia hori erabiltzeko modurik onena zein den eztabaidatu behar dugu, gure...
Sakondu
Batzuetan, horrenbeste espero dogun asteburua iristen da, eta ez dakigu zer egin. Familia osoa dibertituko dauan planen bat nahi dogu, eta bide batez balio erantsiren bat badauka, hobe. Ideia horregaz, ekintza proposamen batzuk pentsatu doguz. Begiradatxo bat bota nahi? Hezkuntza-etaparen eta ikasturtearen arabera bereizitako ibilbideak, bisitak, jarduerak eta ekitaldiak dira, gelan lantzen ari diren edukiei lotutakoak. Ikusteko, esteka honetara sartu zaitekez.
Sakondu
Eta oporren ondoren, ohiko ohiturei berriro heltzeko eta klaseari berriro ekiteko eguna iritsi zaigu! Berrelkartzea, urduritasuna, ilusioa, nagikeria eta emozio topatuen eguna… ez al zaigu helduoi ere gertatzen? Eguneko bideo bat ikus dezakezu beherago. Bide batez, aurtengo ikasturteari dagokionez obra eta lan lerroen laburpen bat prestatu dizuegu ondoko dokumentuan. Ondo hasi ikasturtea eta aurrera!
Sakondu
Prest zaude? Ikastolan martxan gaude, zure etorrerarako prestaketa guztiekin. Honen erakusgarri, ondoko bideoko irudiak. Besarkada bat!
Sakondu
1 14 15 16 17 18 23