🏆 🧭Albiste bikaina partekatu nahi dugu! Jurgi Calzada Lucio, Lauaxeta Ikastolako 11 urteko ikaslea, Espainiako Hiri Sprint Orientazio Txapelketako txapeldun izan da M12 mailan. Lehiaketa otsailaren 22an jokatu zen Marbellan (Malaga), eta Iurgik podiumeko tokirik garaienera igo zen. Marbellako alde zaharrean zehar egin beharreko ibilbidea bikain osatu zuen, eta 52 segundoko aldea atera zion bigarren...Sakondu
🌱 💚Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek Hazlo Verde tailerrean parte hartu dute, Leroy Merlin enpresak sustatutako hezkuntza-ekimenaren barruan. Tailerra kontsumo arduratsuari eta ekodiseinatutako produktuei buruzkoa izan da. Helburua argia da: guztion artean planeta zaintzea eta mundu hobeago bat eraikitzea 🌍. Jardueraren bidez, ikasleek hausnartu dute gure eguneroko erabakiek ingurumenan duten eraginaz eta nola ekintza txikiek...Sakondu
🌱 Atzo beste tailer bat garatu genuen Hazien Sarea-ren eskutik, elkarrekin ikasteko, sustraiak partekatzeko eta lurrari dugun lotura sendotzeko gune bat sortuz. Bertan izan genituen Isabel eta Kim, Guatemalako emakumeak eta Mujeres Tejiendo Red-eko kideak; eta Ruth, baserritar gazte euskalduna, Plataforma de Migrantes de Getxo-ko kidea, huerta komunitario eta agroekologiko baten sustatzailea. Tailerrean Guatemalako eta Euskal...Sakondu
💛 🎶📰Justiziazaleak ikasleen agentziak erronka eder eta beharrezko bati heldu dio: gure inguruko adineko pertsonen bakardade-sentimendua murrizten laguntzea. Hurbiltasuna eta harreman jarraitua sortzeko aukerari begira, IMQ Igurco Orue egoitza aukeratu dute, Lauaxetatik oso gertu dagoena. Horretarako, hainbat ekimen pentsatu eta antolatu dituzte: belaunaldien arteko bingo saio batetik hasi eta “Teleberri” berezi bateraino; bertan, ikasleek gaur...Sakondu
🎙️ Irratiaren Eguna dela eta, Lauaxeta Ikastola-ko ikasleek komunikazioaren munduarekin lotutako esperientzia berezia bizi izan dute. Cadena SER-eko Hoy por Hoy saioaren gonbidapena onartuta, ikasle talde batek irrati estudioetara hurbiltzeko aukera izan zuen, bertan LauHaixetara Irratia, Lauaxetako irratiaren funtzionamendua zuzenean azaltzeko. Nola prestatzen dituzten saioak, nola antolatzen dituzten elkarrizketak eta podcastak, eta zer suposatzen duen beraientzat...Sakondu
🎪 Lauaxeta Ikastola-n aurten Inauteri berezi-bereziak bizi izan ditugu. Aurtengo gaia LXT Zirkoa izan da, eta gure ikastola zirku handi eta ikusgarri bihurtu da 🎭✨ Ikasleek artista, malabarista, akrobata, pailazo eta pertsonaia harrigarri ugariren azalean jarri dira. Etapa bakoitzak bere mozorroak eta emanaldiak prestatu ditu ilusioz, sormenez eta elkarlanean, eta giroa kolorez, musikaz eta mugimenduz bete...Sakondu
🌙💬Gaur, 5. mailako ikasleek hilekoaren inguruko heziketa jaso dute, urte luzez isilpean, mito artean eta tabu askoren artean egon den gai baten inguruan. Lauaxetan argi dugu: heztea ere bada gorputza ulertzeko tresnak ematea, hazkuntzan gertatzen diren aldaketak normaltasunez bizitzen laguntzea eta norberarekin harreman osasuntsua eraikitzea txikitatik. Saioan, honako hauek landu dituzte: 🔹 Zer den hilekoa...Sakondu
🌱 Lehen Hezkuntzako 1. mailan esperientzia berezi bat bizi izan dugu Minnie the Seed proiektuaren bidez. Proposamen honi esker, ikasleek modu esperimentalean eta ingelesez landu dute hazi baten bizitzaren zikloa. Saio desberdinetan naturarekin lotutako hiztegia landu dute, eta ulertu dute nola hazi txiki bat landare bihurtzen den: zer behar duen hazteko, zer den ernamuintzea eta nola...Sakondu
🍂 🌟Atzo, Lauaxeta Ikastolako Lehen Hezkuntzako ikasleek jarduera berezi eta esanguratsu batean parte hartu dute: Txitxiburduntzi eguna ospatu zuten. Tradizio honek Inauterietako aurre-eguna markatzen du eta ohiko legez mendira igotzea, sua piztea eta txorizo, txistorra eta bestelako elikagaiak burduntzitan erre eta komunitatean elkarbanatzea dakar. Gure ikastetxean, eguna ez da soilik janariaz gozatzeko aukera izan: ikasgelatik...Sakondu
🪵 🎓Mugitek proiektuak hazten jarraitzen du Maderas Aguirre enpresaren laguntzari esker, babesle berri gisa ekimenera batu baita. Egurraren sektorean ibilbide sendoa duen enpresak hezkuntzarekin eta talentu gaztearen garapenarekin duen konpromisoa berretsi du horrela. Elkarlan honi esker, ikasleek ikasgelan lantzen dituzten ezagutzak eta balioak benetako lan-inguruneetan aplikagarriak direla ulertzeko aukera dute. Mugitek bezalako ekimenek argi erakusten...Sakondu