⚽🏀Asteburu honetan LXT Kirol Eguna ospatu dugu, kirolaz, elkarbizitzaz eta giro onez gozatzeko jardunaldi berezia. Egunean zehar, ikasleen eta gurasoen arteko kirol topaketak antolatu dira. Aukera polita izan da jolasa, ahalegina, barreak eta elkarrekin bizitako une bereziak partekatzeko, ikasgelatik eta ohiko entrenamenduetatik harago. Jardunaldiak, gainera, ikasturte honetako kirol eskolaz kanpoko ekintzen amaiera ospatzeko balio izan...Sakondu
🎶 Joan den ostiralean emanaldi oso berezia bizi izan genuen Lauaxeta Ikastolan. Abesbatzako kideek eta LH 4ko ikasleek “Jostailugilea” ipuin musikala interpretatu zuten familien eta beste haur batzuen aurrean. Musika, kontakizuna eta interpretazioa uztartu ziren sentikortasunez, ilusioz eta talde lanez betetako proposamen batean. Emanaldi honen bidez, ikasleek aste hauetan prestatutakoa hezkuntza komunitatearekin partekatzeko aukera izan...Sakondu
🍀✨ Aste honetan, Batxilergoko 2. mailako ikasleak buru-belarri murgilduta daude PAUn. Proba garrantzitsua da, urteetako ikaskuntza, ahalegina, konstantzia eta garapen pertsonalaren ondoren iristen dena. Lauaxeta Ikastolatik gure babes osoa helarazi nahi diegu, eta zorte handia, lasaitasuna eta konfiantza opa dizkiegu. Konfiantza izan zuen gaitasunetan, egindako lan guztian eta urte hauetan garatu dituzuen konpetentzietan: pentsamendu kritikoa,...Sakondu