Aurki gaitzazu

By

Atutxa(e)ko Ainara
🎉 Larunbat honetan Lauaxeta Ikastolako Jaia ospatu genuen, elkarrekin egoteko, gozatzeko eta komunitate gisa partekatzeko egun berezia. Goizetik bertatik, ikastola giroz, ilusioz eta mugimenduz bete zen. Egun osoan zehar, ikasleek, familiek, irakasleek eta langileek lehiaketak, tailerrak, erakusketak, musika, antzerkia, jolasak eta adin guztietarako prestatutako jarduerak partekatzeko aukera izan zuten. Kirola izan genuen saskibaloi partidekin, futbol txapelketekin,...
Sakondu
🏙️✨ 5 urteko gelako haurrek “Bertako taupadak” indagazio-unitatearen emaitza partekatu dute. Proiektua martxotik ekainera garatu dute, IBren esparruan. Unitate honetan zehar, haurrek herri edo hiri baten funtzionamendua aztertu dute, komunitate baten parte diren zerbitzuak, espazioak eta rolak ezagutuz: dendak, zerbitzu publikoak, elkarguneak, laguntza-espazioak eta elkarbizitza posible egiten duten beste hainbat elementu. Unitatearen ideia nagusia honakoa...
Sakondu
 🌍💙 Gaur, LH 6. mailako ikasleek UNICEF gertutik ezagutzeko aukera izan dute, haurren eskubideen defentsan eta munduko haur askoren bizi-baldintzak hobetzeko egiten duten lana hobeto ulertzeko. Ekintza hau ikasleen aurreko lan baten jarraipena izan da. Izan ere, 6. mailako ikasleek PEPeko erakusketa egin zutenean, “Haurren esplotazioa” gaia landu zuten eta, gai horren inguruan sakontzeko asmoz, UNICEFekin...
Sakondu
🤝🏎️ Joan den ostiralean Sponsor’s Day ospatu genuen Lauaxetan, Mugitek proiektuaren alde egin duten enpresa guztiei eskerrak emateko. Euren babesari esker, proiektuan parte hartu duten ikasleen ikaskuntza, garapena eta hazkundea bultzatzeko aukera izan dugu. Mugitek ez da kart elektrikoak eraikitzea edo lasterketa desberdinetan parte hartzea bakarrik. Hezkuntza-proiektu bat da, ikasleei eginez ikasteko, erronka errealen aurrean...
Sakondu
🎓 Batxilergoan ez ezik, beste etapa garrantzitsu batzuk ere agurtzen dira. Gure txikienak ere hazten, aurrera egiten eta beren bidean aztarna uzten duten uneak bizitzen ari dira. Egun hauetan Haur Hezkuntzako Agur Jaia ospatu dugu, etapa berezi bati agur esateko festa ederra: aurkikuntzez, jolasez, lehen adiskidetasunez, autonomiaz, emozioz eta partekatutako ikaskuntzaz betetako etapa izan da....
Sakondu
 🌍👓🗣️ Egun hauetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 3. mailako ikasleek IBren esparruan garatutako bi indagazio-proiekturen ondorioak partekatu dituzte. Bi proiektuek helburu komun bat izan dute: ikasleei inguruko mundua hobeto ulertzen laguntzea, aniztasuna baloratzea eta begirada irekiagoa, kritikoagoa eta konprometituagoa garatzea. Alde batetik, LH5eko ikasleek “Jarri nire betaurrekoak” proiektua aurkeztu dute. Unitate honetan, giza eskubideak, berdintasuna eta...
Sakondu
🥧 Lauaxetan Pi Eguneko sari banaketa ospatu dugu, matematikei beste ikuspegi batetik begiratzeko aukera ematen digun ekimena. Izan ere, jarduera honek pentsamendu logikoa sormenarekin, adierazpen artistikoarekin, komunikazioarekin eta hausnarketarekin uztartzen ditu. Kategoria desberdinen bidez, ikasleek erakutsi dute matematika ez dagoela soilik zenbakietan eta formuletan; argazkigintzan, poesian, adimen artifizialean eta erronken ebazpenean ere agertzen dela. Ikasteko...
Sakondu
⚡🏎️ Asteburu honetan Greenpower proiektuaren barruan beste esperientzia berezi bat bizi izan dugu, Lauaxeta–Gasteiz Greenpower Urban Race lasterketan parte hartuz. Lehiaketa hutsetik harago doan jarduera izan da. Ikasleek prozesu osoan zehar landutakoa praktikan jartzeko aukera izan dute: ibilgailu elektrikoen diseinua, eraikuntza, hobekuntza eta probak. Esperientzia honetan ingeniaritza, jasangarritasuna, talde-lana, erabakiak hartzea, arazoak konpontzea eta eginez ikasteko...
Sakondu
🕊️ Zorionez, gure gazteei ez zaie egokitu indarkeria gure inguruko errealitate sozial eta politikoaren parte zen garaia bizitzea. Hain zuzen ere horregatik, garrantzitsua da gertatutakoa ezagutzea, benetako testigantzak entzutea eta ulertzea memoria ez dela iraganari bakarrik dagokion zerbait: oraina eta etorkizuna eraikitzen ere laguntzen digu. Eusko Jaurlaritzaren Adi-adian programaren barruan, DBH 4. mailako ikasleek ETAren biktima...
Sakondu
 🏊‍♀️⚽ Haur Hezkuntzako ikasleek kirol topaketa berezia bizi izan dute, eta igerilekuan zein futbol zelaian beren trebetasunak erakusteko aukera izan dute. Gozatzeko, partekatzeko, norbere burua gainditzeko eta txikitatik kirolaren balioa ezagutzen jarraitzeko eguna izan da. 💙 Lauaxeta Ikastolan, kirola hezkuntzaren funtsezko ardatz gisa ulertzen dugu. Gure helburua da haur guztiek jarduera fisikoa egiteko aukera izatea...
Sakondu
1 2 3 138