Aurki gaitzazu

Day

22 ekaina, 2026
🎨🎙️🌿 Uda iritsi aurretik, DBHko ikasleek Talentu Tailerretan parte hartzeko aukera izan zuten; ikasturtea modu desberdin batean ixteko proposamena, interes pertsonalak esploratuz, trebetasun berriak deskubrituz eta esperientziaren bidez ikasiz. Tailer hauek aukera ematen diote ikasle bakoitzari arlo askotariko, sortzaile eta motibagarrietara hurbiltzeko, norberaren gustuekin, jakin-minekin eta talentuekin lotutako jarduerak aukeratuz. Artea, musika, gorputz-adierazpena, kirola, natura, teknologia,...
Sakondu
🌟 Ikasturte bakoitza bide askotarikoek osatzen dute. Ikasle bakoitzak bere modura bizi du: bere erritmoekin, erronkekin, aurrerapausoekin, zailtasunekin eta lorpenekin. Horregatik, ikasturte amaieran, emaitzetatik harago doan zerbait jarri nahi dugu balioan: ikasle guztiek egindako ahalegina. Izan ere, ikasteak ez du beti erritmo berean aurrera egitea esan nahi. Batzuetan, gehiago parte hartzera ausartzea da; beste batzuetan, zailtasun...
Sakondu