Aurki gaitzazu

Category

Eskolaz kanpokoak eta udakoak
Oraingoan Lauaxetako LXT futbola LH4ko taldeko futbolari batzuek Athleticeko jokalariengandik gertuago sentitzeko aukera izan dute. Lezama denontzat programaren barnean, Lezamako instalazioetara hurbildu ziren, jokalarien aldageletan egon ziren eta Athletic Fundazioarekin hitzartutako kluben arteko barne txapelketa batean parte hartu zuten. Aurrera!
Sakondu
Atzoko egunean Athletic Clubek sari bat eman zigun, baina berez berea da saria: Unai Egiluz, Lauaxetako ikasle ohia eta Athleticeko jokalaria. Saria bere prestakuntzan eta garapenean laguntzeagatik aintzatespena da. Aurrera, Unai!
Sakondu
Minbizia da aurtengo EITB Maratoiaren kausa. ‘Minbizia Aurka Aukera Berriak’ leloarekin eta ETSren “Aukera Berriak” abestiarekin, Hockey Hot Shots taldeak eta Lauaxeta Ikastolak, bat egiten dugu minbiziaren aurka. Aurrera!
Sakondu
Arratsalde euritsu honetan eskolaz kanpokoetak kuxkuxeatzen ibili gara! Ikastolako jardunaren ondoren jarduera fisiko pixka bat ondo dator eta ziur gero hobeto lo egiten dutela, bihar ikastolara gogo gehiagorekin etortzeko. Aurrera, txapeldunak!
Sakondu
Zer zerikusi du trigonometriak saskibaloiarekin? Ikasi behar duguna zerbait praktikoarekin konektatzen denean eta, ahal dela, gure intereseko zerbait izatera, gure motibazioa handitu egiten da eta ikaskuntza irabazten irtetzen da. Oraingo honetan, DBHko 4. mailako ikasleak trigonometriari buruzko ezagutzak saskibaloian aplikatzen ari dira. Izan ere, trigonometriak hainbat aplikazio ditu saskibaloian, bereziki jokoaren mekanikan eta fisikan. Jaurtiketaren...
Sakondu
Larunbat honetan hasiera ofiziala eman genion Kirol Egunean parte hartzen dutenen eskola kirolari: futbola eta saskibaloia. Eguzkia, kirola eta familia, dena batean. Eta egun eta ordu berean Haur eta Lehen Hezkuntzako familia eta haurrekin Astelehentxutxu ospatzen ari ginela kontuan hartuta, ikastolan giro ederra izan genuen!
Sakondu
Larunbat honetan hasiko dugu ofizialki lehian arituko direnen eskola kirola: futbola eta saskibaloia, eta LXT Kirol Egunean egingo dugu. Lauaxetan izango da, 10:00etan, ekintza hauetan izena eman dutenei zuzenduta, eta haien familiei. Ekitaldiaren barne ekipazioen banaketa, partidak eta Zure Txokoa, Lauaxetak familientzat jarri duen txokoa, zuek ere indarberritu eta babesteko txokotxo bat izan dezazuen, une bat bada...
Sakondu
Badakigu zein baliotsua den gure seme-alabekin ematen dugun denbora, baina gaur esperientzia aberasgarri bati buruz hitz egin nahi dizuegu, onura ugari ekar diezazkiekeena. Batzuetan, zaila izan daiteke gure umeengandik aldentzea, baita denboraldi labur baterako ere. Hala ere, bizikidetza gainbegiratuko esperientzia horiek oso onuragarriak izan daitezke garapen eta hazkunde pertsonalerako. Zer ematen dizue zehazki? Independentzia eta...
Sakondu
Badirudi atzo hasi genuela ikasturtea, baina udazkenean sartu gara eta eskolaz kanpoko eskolekin ere martxan gaude. Igeriketa, dantza, artea, yoga, ingelesa, futbola, saskibaloia… jarduera asko dira adin, eta interes tarte zabal bati zuzenduak. Aisialdian ez ezik, garapen pertsonalean ere laguntzen duten jarduerak. Gure programa ikus dezakezu esteka honetan. Aurrera!
Sakondu
Udako oporrak baino lehen, DBHko 4. mailako ikasleek, “Edutainment” proiektuaren barruan, Tanzaniako ikasleentzako hezkuntza-baliabideak prestatu zituzten jolas moduan. Ekimen hau RCP (Reaching Children ‘s Potential) programaren parte da, herrialdeko eremu urrun batean hazkundearen atzerapenaren arazoa ardatz duen boluntariotza-programa. Catrina MacDonald, Lauaxeta Ikastolako irakaslea eta proiektu honen kolaboratzailea, arduratu zen bere udako oporretan Tanzaniako ikasleei jolasak...
Sakondu
1 7 8 9 10 11 14