💛 Gaur ikastola istorioz, irribarrez eta gertutasunez bete da 💫 Justiziazaleak agentziako ikasleek ekimen xume baina eraldatzaile bat jarri dute martxan: IMG Igurco Orue egoitzako pertsonak gonbidatzea, ikastolan denbora, espazioak eta solasaldiak partekatzeko 🏫💬 Bisitan zehar, ikastolako txoko desberdinak ezagutu dituzte elkarrekin, bizipenak partekatu dituzte eta belaunaldiak elkartzen, entzuten eta elkar aberasten diren espazio bat sortu...Sakondu
🎓Lauaxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek Amorebieta-Etxanoko Gazte Formazio eta Enpleguaren I. Azokan parte hartu dute, Zelaieta Zentroan ospatu dena. Jardunaldi osoan zehar, aukera izan dute ibilbide akademiko eta profesional desberdinetara hurbiltzeko, unibertsitateen, Lanbide Heziketako zentroen eta enpresen eskaintza bertatik bertara ezagutzeko, eta inguruko profesionalekin tailer praktikoetan eta mahai-inguruetan parte hartzeko. Azokak orientazio akademikoa, enpresa-sarearekiko...Sakondu
🎸✨Aste hau opor garaia izan bada ere, Lauaxeta Ikastola ez da itxita egon. Aitzitik, bizitzaz, sormenez eta gazteen talentuz beterik egon da. Aste Santuko egun hauetan, gure espazioak musikaz bete dira Señeak Bizkaia Rock Kanpusa ekimenaren bigarren edizioarekin. Bizkaiko 14 eta 17 urte bitarteko 22 gaztek esperientzia paregabea bizi dute, musika praktika, elkarbizitza eta talde-lana...Sakondu
💙🥫Heztea ingurura begiratzen ikastea ere badela, beharrak antzematea eta komunitate gisa erantzutea. Horregatik, bihotzez eman nahi dizkiegu eskerrak elikagai bilketa solidarioan parte hartu duzuen pertsona guztiei. Zuen inplikazioari, eskuzabaltasunari eta konpromisoari esker, 446 kg elikagai bildu ditugu; gure komunitatearen bihotz handia agerian uzten duen kopurua 💙 Ekarpen bakoitzak, handia zein txikia izan, batu du. Keinu...Sakondu
❤️🩸Lauaxeta Ikastolan ikaskuntza errealitatearekin eta gizarte-konpromisoarekin lotzen duten proiektuen alde egiten jarraitzen dugu. Oraingo honetan, DBH 3. mailako ikasleak Odol Emaile proiektuan murgilduta daude; sentsibilizazioa, ikaskuntza eta ekintza uztartzen dituen ekimena. Proiektu honen barruan, Euskadiko Odol Emaileak gure ikastolara etorriko dira ikasleei hiru saio eta itxiera saio bat eskaintzera. Helburu nagusia ikasleak odol-ematearen garrantziaz kontzientziatzea...Sakondu
🎙️ Lauhaixetara Irratian, Lauaxeta Ikastolako irrati proiektuan, egun berezia bizi izan dugu. Irratiaren Nazioarteko Eguna dela eta, eta Lauaxeta Ikastolako ikasleen eta Orue Igurco IMQ egoitzako egoiliarren arteko elkarreragin proiektuari jarraipena emanez, topaketa polita izan dugu gaur ikastolan. Oraingo honetan, Orue egoitzako egoiliarrak izan dira protagonistak. Lauaxetara etorri dira eta gure ikasleek elkarrizketa bat egin diete...Sakondu
🏎️ Larunbat honetan Lauaxeta–Amorebieta Greenpower Urban Race ospatu genuen Amorebieta-Etxanon. Ekitaldi berezia izan zen, non hainbat ikastetxetako ikasleek beraiek diseinatu eta eraikitako ibilgailu elektrikoekin lehiatu ziren Greenpower proiektuaren barruan. Nazioarteko ekimen honek aukera ematen die ikasleei ingeniaritza, teknologia eta jasangarritasuna modu praktikoan lantzeko. Taldean lan eginez, arazoei irtenbideak bilatuz eta beraiek sortutako prototipoak probatuz, ikaskuntza benetako...Sakondu
🔬✨ Joan den ostiralean Lauaxeta Ikastolan STEM Eguna ospatu genuen, zientzia, teknologia, sormena eta ikaskuntza partekatuaren inguruko jardunaldi berezia. Egun osoan zehar, ikastola esperimentazio eta aurkikuntzarako gune bihurtu zen: esperimentu zientifikoak, erronka teknologikoak, STEM azoka, antzerkia, hitzaldiak eta proiektuen aurkezpenak izan genituen. Kasu askotan, ikasleek eurek azaldu zizkieten beren proiektuak beste adin batzuetako ikasleei, ikaskuntza partekatua,...Sakondu
👥 Gaur, Lauaxeta Ikastolako DBH 4. mailako ikasleek esperientzia berezi batean parte hartzeko aukera izan dute Bizitegi elkartearen eskutik. Bizitegi Bizkaian gizarte-bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duen erakundea da, eta bere helburua pertsona horien gizarteratzea eta bizi-proiektu duina berreskuratzea da. Saio honetan, ikasleek testigantza errealak entzuteko aukera izan dute. Pertsona batzuek lehen pertsonan...Sakondu
🌟 Aurten ere, Lauaxeta Ikastola-ko Batxilergoko 2. mailako ikasleek enpresa eta erakunde ezberdinetan praktika-jardunaldiak egiteko aukera izan dute. Esperientzia hau funtsezkoa da haien orientazio akademiko eta profesionalaren prozesuan. Egun hauetan, ikasleek lan-errealitatea bertatik bertara ezagutu dute: sektore desberdinak, eguneroko dinamika profesionalak eta ibilbide pertsonalak. Baina, batez ere, aukera izan dute zalantzak argitzeko, itxaropenak kontrastatzeko eta etorkizuneko...Sakondu