Naturarekin konektatzeak onura ugari dakarzkigu eremu fisikoan, psikologikoan eta emozionalean. Jakin badakigu, baina askotan ez diogu jaramonik egiten. Lanpetuegi gabiltza gure errutinetan, lanetan eta betebeharretan. Haurrek batzuetan garrantzitsua dena gogorarazten digute. Hemen, Lauaxetan, naturarekiko harremanaz nola gozatzen duten ikustea besterik ez dago. Asteburu ona opa dizuegu eta tarte bat gorde dezazuela honetarako. Natura gara eta...Sakondu
Igande honetan amaren eguna dela eta, gaurkoan, amatxu eta amama guztientzako doa gure mezua. Eskerrik asko egunerokoan egiten duzuen eta egin duzuen guztiagatik eta bihotzez mosu eta besarkada bana! Egun honetarako, duela urte batzuetako bideo bat berreskuratzen dugu, nagusitu arren, orduko hitzak gaur ere mantentzen dira eta! Sakondu